Ur Handitan
Audientzia
'Bi egun Arantzazun' erreportajea, 'Ur Handitan'en denboraldiko atalik ikusiena
EITB
Xabier Madariagak aurkeztutako saioak % 4,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,4ko kuota bereganatu ditu.
-
Arantzazuko fraideak Xabier Madariagarekin
Astearteko Bi egun Arantzazun erreportajeak audientzia datu bikainak lortu ditu eta 'Ur Handitan' saioren denboraldiko atalik ikusiena izan da. Xabier Madariagak gidatutako saioak % 4,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,4ko kuota bereganatu ditu. Halaber, 61.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Arantzazu, amildegi artean eraikitako santutegia, fedeaz haratago, euskal kulturaren eta artearen talaia izan da urte luzeetan zehar. Xabier Madariaga bi egunez murgildu zen frantziskotarren bizimoduan, santutegiko paretetatik at dagoen munduaz, elizaren bilakaeraz eta argitara atera diren sexu abusuez duten iritzia jakiteko.