Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Indar eta maitasun mezuak gehien behar dutenei, gaur, "Ur Handitan" saioan

EiTB

Indar eta maitasun mezuak bidaliko dizkiete aitona-amonei, gurasoei eta auzoko helduenei.

0:25
Ur Handitan

"Ur Handitan" berri honetan, gehien behar duten horiei omenaldi txiki bat egingo diete. Indar eta maitasun mezuak bidaliko dizkiete aitona-amonei, gurasoei, auzoko helduenei... Egoera ezberdinetan dauden adinekoek itxialdiari nola egiten dioten aurre jakingo dugu gaurko saioan.

Serafina Puy 85 urteko sanjuandarra da. Koronabirusaren krisiak bi ilobarekin Marokon bidaiatzen harrapatu zuen. Txiripaz lortu zuten bueltako hegaldia hartzea: sekulako abenturak bizi omen zituzten. Serafinak konfinamendua zorrotz betetzen du. Seme eta ilobei ere ez die etxera sartzen uzten. Hala ere, eskerrak haiei, haiek ekartzen baitizkiote janaria eta behar dituen bestelako kontuak.

Begoña Mozorriaga eta Santi Mendibe Zaldibarren bizi dira. Begoñak 20 egun inguru daramatza etxetik atera gabe; Santi, aldiz, zaborra ateratzera jaisten da. Erosketak alabak egiten dizkie. Konfinamendua ondo daramatela diote, baina biloben falta sumatzen omen dute.

Amaia Zubiria abeslaria irailaren hasieratik dago etxean, gaixotasun bat dela eta, eta bere itxialdia luzea ari da izaten. Nomada izan da bera, alde batetik bestera ibilitakoa. Nola darama etxean egotea?

Koronabirusak gogor jo du zahar egoitzetan. Gernika-Lumoko Calzada egoitzako langileak egoiliarrekin batera konfinatu dira, haiek babesteko. Arantza Izagirre erizain laguntzaileen koordinatzailea da. Berak, beste langileekin batera, egoitzan konfinatzea erabaki du. Bizi dutena azalduko du, Jon Bilbao egoiliarrarekin batera.

Eta, amaitzeko, Xabier Madariagaren amamarekin hitz egingo dute.

Egunero bizi, "Ur Handitan" saioan, izango da ikusgai gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.