Itxi

Vikingak

Vikingak

Vikingak

22:30ean

Gipuzkoako kostaldean barrena ibiliko dira "Vikingak" gaur gauean

EITB Media

Deba, Getaria eta Zumaia herri ederrak bisitatuko dituzte Erika Olaizolak, Amancay Gaztañagak eta Zuriñe Hidalgok.

0:31
Saioaren irudi bat, EITB Mediako bideo batetik ateratakoa

Uda hemen da, eta oporretan planak egiteko milaka aukera izango dituzte "Vikingak" saioko protagonistek: hondartza, denbora librea, jaiak…  Batzuk guztia planifikatzekoak dira, eta beste batzuk, ordea, inprobisazioari tokia utzita, egunean egunekoa bizitzekoak. 

Erika, Amancay eta Zuriñe uda modu ezberdinean bizitzekoak dira, baina, abentura honetan, ados jarri beharko dute. Oraingoan, Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko dute, eta besteak beste, Deba, Getaria eta Zumaia herri ederrak bisitatuko dituzte. 

"Vikingak" asteazkenero izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.