Itxi

X-zinea zetaz-X

X-zinea zetaz-X

Zinea Zetaz

Estreinaldia

Gure zine onenaz gozatzeko aukera, ostegunero, "Zinea Zetaz" saioan

EITB Media

Itziar Ituñok eta Eneko Sagardoik aurkeztuko duten programak Euskal Herrian egindako ekoizpen onenetako batzuk eskainiko ditu. Lehenengo sei tituluak hauek dira: 'Bazen behin Euskadin', 'Nora', 'Ane', 'Ilargi guztiak' eta 'Handia'.

0:20

Ostegun honetan, irailak 14, estreinatu da "Zinea Zetaz", euskal zinemari eskainitako tartea, ETB1en eta eitb.eus-en. Itziar Ituñok eta Eneko Sagardoik aurkeztutako programaren eskutik, Euskal Herrian ekoiztutako filmez gozatu ahal izango dugu. Txandaka arituko dira bi aktoreak, ikusgai izango den pelikularen xehetasunak ematen. 

Itziar Ituño

Itziar Ituño

"Zinea Zetaz" saioak udazken honetan eskainiko dituen lehenengo sei filmak hauek dira: 

Bazen behin Euskadin (2021, Manu Gómez)

Euskadi, 1985. Ikasturtea amaitu da eta azkenean oporrak iritsi dira. Marcos eta bere hiru lagunak, Jose Antonio, Paquito eta Toni, udaren etorreraren zain daude, eta hori beti da esperantzagarria, batez ere hamabi urterekin ez duelako axola non, ez noiz, ez nola. Orduak emango dituzte bizitzak eman dien lekuan, terrorismoak trabatutako Euskadi nahasi batean. 

Nora (2020, Lara Izagirre)

Norak 30 urte ditu, Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak imajinatzen zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakiko du, bere errautsak amonarenekin batera eramateko.

Eneko Sagardoy

Eneko Sagardoy

 

Ane (2020, David P. Sañudo)

Gasteiz, 2009. Auzoan izandako istiluen ostean, Lide ama gazteak bere alaba nerabea, Ane, etxera joan ez dela jakingo du. Lide, Fernando senar ohiarekin batera, alaba non dagoen ikertzen hasiko da, Aneren munduan murgiltzen eta ezezagun batekin bizi izan dela konturatzen.

Ilargi guztiak (2020, Igor Legarreta)

Nafarroako iparraldeko mendi eta basoetan azken karlistadaren estertoreak bizi dira. Jaurtigai batek umezurtz-etxe bat suntsitzen du eta neskato batek bakarrik biziraun du. Zainduko duen emakume eder batek erreskatatuko du, baina emakumea ere hil egingo da. Egoera horretan, neskatoa bakarrik eta isolatuta geratuko da berriro, eta ezin izango duela berriro bizitza arrunta izan konturatuko da. 

Handia (2017, Jon Garaño eta Aitor Arregi)

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela ikusiko du. Mundu osoak "Lurreko gizon handiena" ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat. 

Oreina (2018, Koldo Almandoz)

Khalil industrialde bateko periferian bizi den gaztea da, industrialdeak ibaiarekin eta padurarekin elkartzen diren tokian. Khalil berekin hitz egiten ez duen anaiarekin bizi da, eta ezkutuan bizi batekin ateratzen du bizimodua. Paduraren ertzean sortzen diren mareek maitasunaren, maitasunik ezaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren garaia nola markatzen duten ikusiko dugu. 

"Zinea Zetaz" ostegunetan ikusi ahal izango da, 22:30ean, ETB1eb eta eitb.eus-en.