Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Euskadin blokeoa, Madrilen aurrerapausoak

Madrilen sinatutako hitzarmenek EAEn negoziatutakoek baino euskal langile gehiagori eragiten zieten martxoan.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin aplikatzen den Estatuko negoziazio kolektiboak EAEn egindakoak baino azkarrago aurrera egiten du. Hala, Madrilen sinatutako hitzarmenek EAEn negoziatutakoek baino euskal langile gehiagori eragiten zieten martxoan.

Lan Harremanen Kontseiluak egindako txostenaren arabera, nahiz eta egoera ekonomikoak hobera egin eta lan merkatuaren bilakaera positiboa izan, negoziazio kolektiboak blokeo egoeran jarraitzen du EAEn; izan ere, martxoan ez da aurrerapauso esanguratsurik eman akordio berrien sinaduran. Gainera, 2016ko hasieran baliogabe zeuden hitzarmenek egoera berdinean jarraitzen dute.

Konkretuki, martxoan 15 enpresa-hitzarmen erregistratu ziren EAEn, eta sektoreko hitzarmen bakarra: Bizkaiko Harri eta Marmol hitzarmena. Guztira, enpresa-hitzarmenek 598 langileri eragiten diete, eta sektoreko hitzarmenak beste 151 behargini.

EAEn eragina duten Estatuko hitzarmenei dagokionez, martxoan sektoreko bi hitzarmen erregistratu ziren eta beste bi enpresa-hitzarmen. Enpresa-hitzarmenek 258 langileri eragiten diete, eta sektoreko hitzarmenek 1.400 behargini.

Soldata igoera txikia

2016an sinatutako hitzarmenetan soldatek batez beste % 1,43 egin zuten gora. EAEn eragina duten Estatuko hitzarmenetan soldatek % 1,69ko igoera izan zuten, erkidegoan sinatutakoek (% 1,35) baino handiagoa.

Martxoaren amaieran, 145.372 langilek (% 26,5) hitzarmena zuten EAEn, 300.128  behargin (% 54,6) akordioak berritzeko zain zeuden, eta beste 103.776 (% 18,9) baliogabe zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Lana Albisteak