Ekonomia -

Euleneko langileak

Mugagabeko greban jarraituko dute El Praten, laudoa jakinarazi arte

Gobernuak asteazkenean egingo du bilera, arbitrajea prestatzea xede. Ilarak, gaur, aurreko egunetakoak baino askoz ere txikiagoak izan dira.

Greba mugagabea hasi dute El Praten. EFE
Greba mugagabea hasi dute El Praten. EFE
Greba mugagabea hasi dute El Praten. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Prat aireportuan normaltasuna izan da nagusi gaur, Euleneko langileek segurtasun-kontroletan mugagabeko greba hasi badute ere; bitartean, Gobernuak ezohiko bilera egingo du, arbitrajea bete beharreko laudo baten bidez prestatzea xede.

Guardia Zibila dabil kontroletan, eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira (% 90ekoak dira), eta, hortaz, segurtasun-kontroletako ilarak abuztuko edozein egunetakoak bezalakoak izan dira. Aurreko egunetako lanuzte partzialek sorturikoekin ez dute zerikusirik izan.

Iñigo de la Serna Sustapen ministroak iragarri duenez, asteazken arratsaldean Ministroen Kontseilua bilduko da. Eferi Moncloako iturriek baieztatu diotenez, sektore turistikoak jasandako erasoak ere aztertuko dituzte bertan.

Prentsaurrekoan, Sustapen ministroak esan du Mariano Rajoy presidenteak helarazi diola Ministroen Kontseilu ezohiko hori egiteko asmoa; bitartean, Gobernua txosten tekniko eta juridiko ari da prestatzen, gatazka honetako arbitrajea egin ahal izan dadin eta laudoa ezartzeko aukera egoteko.

Epeei dagokienez, ministroak esan du lehen urratsa dela epaile 'independente eta prestigio handiko' bat zehaztea; enpresak eta langileek adostu behar dute. Epaile horrek proposamen lotesle bat eman beharko du, eta bi aldeek bete beharko dute. Ez dago epe legal zehatzik horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak Ekonomia berriak Albisteak