Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Urriaren 30ean hasi da 2018ko aurrekontuen Legebiltzarreko tramitazioa

Ekonomia

EAE-ko kontuak

2018ko aurrekontuak Legebiltzarrean dira

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/30

Azpiazu sailburuak Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen esku utzi du proiektua, horrek ganberako izapideei ekin diezaien.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak 2018rako aurrekontu-proiektua eman dio gaur Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari, ganberan izapideak has ditzaten.

Joan den astean onartu zuen Gobernu Kontseiluak datorren urterako aurrekontu-proiektua. 11.486 milioi eurokoa da, 2017an baino 426,7 gehiagokoa, hau da, % 3,9ko igoera izan du.

Emateko ekitaldia goizean egin dute Eusko Legebiltzarreko harrera aretoan eta, ondoren, Mahaia bildu da, aurrekontuen tramitazioari ekiteko.

EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengoa Legebiltzarrean eta, ondorioz, beste alderdi baten babesa beharko dute kontuak onartzeko, edo, osterantzean, legebiltzarkideren bat abstenitzea, aurtengo aurrekontuekin PPrekin gertatu zen bezala.

Ogasun eta Ekonomia sailburua ostiralean hasi zen bilerak egiten EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP alderdiekin, aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiak azaltzeko. Azaroaren 6an, 7an eta 8an hainbat sailbururekin batzordean zerrendatzen joango dira.

Azpiazuk oposizioari "heldutasun politikoa" eskatu zion datorren urteko kontuak onartzeko, baita aurrekontuen negoziazioa Kataluniako krisiarekin ez nahastea ere.

Legebiltzarrak azaroaren 11n jarri du aurkezten diren zuzenketak eztabaidatzeko eta bozkatzeko eguna.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena