Ekonomia -

BILERA, IRUÑEAN

AHTak Nafarroa eta EAE nondik lotuko dituen jakinaraziko du gaur De la Sernak

Bi aukera daude mahai gainean: bat, lotura Gasteiztik egitea. Bide hori luzeagoa litzateke, baina merkeagoa. Ezkio-Itxasotik barrena lotzea litzateke beste aukera; bide motzagoa, baina konplexuagoa.

Abiadura Handiko Trenaren lanak. Artxiboko argazkia: EiTB.
Abiadura Handiko Trena. Argazkia: EiTB.
De la Sernak EAEko eta Nafarroako AHTren lotura aurkeztuko du gaur

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenak Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa nondik barrena lotuko dituen argitu dezake gaur Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak. Berez, esku artean dituzten aukerak aurkezteko deituta dago hitzordua Iruñean, baina ez da baztertzen Espainiako Gobernuak erabakia bertan plazaratzea.

Goizean iritsi da De la Serna Nafarroako hiriburura, eta, besteak beste, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin batu da bertan. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua ere izan da bilera horretan.

AHTak Nafarroa eta EAE nondik eta nola lotuko dituen gaur jakitea espero da. Bi aukera nagusi daude mahai gainean. Bata Gasteizen lotzea da. Ibilbide hori luzeagoa litzateke, 84 kilometro ingurukoa, baina merkeagoa: 773 milioi euroko aurrekontua. Bestea, aukera garestiagoa eta konplexuagoa, lotura Ezkio-Itsasotik barrena egitea litzateke. 50 kilometroko ibilbidea baina 1.597 milioi euroko aurrekontua izango luke. Ingurugiroan ere eragin askoz handiagoa izango luke bigarren horrek.

Hainbat hedabidek dagoeneko aurreratu dutenez, De la Sernak Gasteizko aukeraren alde egingo du gaurko bileran. Eusko Jaurlaritzak, berriz, Ezkio-Itsasoko bidea lehenetsi du orain arte.

Garraiobide mistoa

Goizeko bilera amaitutakoan, De la Serna eta Tapia Gasteizera joango dira, Burgos eta Gasteiz lotuko dituen AHTaren zatiari buruz hitz egitera.

Joan den hilean Espainiako Gobernuak jakitera eman zuenez, tarte horretan bidaiariak bakarrik garraiatuko ditu tren azkarrak, eta ez merkantziak, Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala.

Erabaki horren aurrean ezinegona agertu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, eta azalpenak eskatu zizkion Espainiako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia berriak Gasteiz albisteak Nafarroako Gobernua AHT Euskadi