Krisi Ekonomikoa -

A-14

Gutxienez 142 lagun atxilotu dituzte Espainian, grebako istiluetan

Gainera, 74 lagun zauritu dira. Manifestazioen ondoren, istilu larriak izan dira hainbat hiritan. Euskadin eta Nafarroan, aldiz, normaltasuna izan da nagusi, eta atxilotu bakarra egon da, Gasteizen.

Pikete informatiboa Nafarroako Volkswagen enpresan. Argazkia: EFE
Istilu larriak izan dira Madrilen, manifestazioaren amaieran

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 142 pertsona atxilotu ditu Poliziak, eta 74 pertsona zauritu dira, pikete eta Poliziaren arteko istiluetan (horietatik 43 poliziak dira), Cristina Diaz Barne-Politikako zuzendari orokorrak jakinarazi duenez.

Manifestazioak bukatuta, istilu larriak piztu dira Madrilen eta Bartzelonan. Madrilen, 19 lagun zauritu dira eta 20 pertsona atxilotu dituzte. Bartzelonan, berriz, mosso bat zauritu da eta 13 lagun atxilotu dituzte.

Normaltasuna Euskadin eta Nafarroan

Greba egun honetan normaltasuna da nagusi Euskadin eta Nafarroan.

Euskadin atxiloketa bakarra izan da: 19 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, edukiontziak irauli eta banku egoitzei eraso egitea leporatuta. Izan ere, Gasteizen bi edukiontzi erre dituzte Arriaga inguruan.Ertzaintzak jakinarazi duenez, 06:00ak aldera izan da kale-erasoaBatzar Nagusien kalean. Suak kalteak eragin ditu edukiontziaren ondoanzegoen auto batean. Halaber, pintura bota dute PPren egoitzaren aurka.

Edonola ere, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kale istiluak urriak izan dira, eta batez ere goizeko lehen orduetan gertatu dira. Industrialdeetan ohiko pikete informatiboak ibili badira ere, ez da arazorik egon.

Bilboko Termibus autobus geltokian pikete lanetan ari ziren hainbat lagun identifikatu ditu Ertzaintzak. Dirudienez, tentsioa izan da protesta ekitaldietan parte hartzen ari zirenen eta ertzainen artean, baina tentsioa baretzea lortu dute azkenean.

A-8 autobideko Bilboko sarreran auto-ilarak sortu dira goizean, pikete informatibo baten eraginez. Hala, bizikletan zihoazen batzuek zirkulazioa moteldu du, eta hainbat kilometroko ilarak sortu dira Bilboko sarreran. Ertzaintzak txirrindulariak geldiarazi ditu, eta egoera bere onera itzuli da.

Irunen, kalteak eragin dituzte kutxazain batean, eta "lapurrak" idatzi dute, euskaraz eta gaztelaniaz.

Nafarroan ere "normaltasuna erabatekoa da", Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Tafallan silikona bota dute hiru kutxazainetan eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitza ondoko hainbat parkimetrotan. Foruzaingoak adierazi duenez, foruzainek ez dute esku hartu behar izan, eta ez dute inor atxilotu.

Istiluak Espainian

Madrilgo autonomia erkidegoan 32 lagun atxilotu ditu eguerdian Poliziak greba eguneko istiluetan. Madril erdialdeko Cibeles plazan manifestarien eta Polizia Nazionalaren arteko borroketan 15 lagun arin zauritu dira (6 polizia), erkidegoko larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Zauritu horietako batzuk istiluen tokian bertan artatu dituzte osasun zerbitzuetako langileek, eta beste 9 zauritu ospitaleratu egin behar izan dituzte. Istilu horietan gutxienez lagun bat atxilotu du Poliziak.

Kataluniako Gobernuak kazetarien aurrean aditzera eman duenez, greba egun honetan ez da kale-istilu handirik izan. Tarragonan adingabe bat zauritu da El Corte Ingles saltokiaren atarian izan diren karga polizialetan, Polizia iturrien arabera. Esquadra Mossoek 14 lagun atxilotu dituzte Katalunian, Bartzelonan eta Tarragonan, hain zuzen ere.

Halaber, 13 urteko gazte bat zauritu da Tarragonan, Mossoek kargatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea