Krisi Ekonomikoa -

Greba

13 urteko gazte bat zauritu da Tarragonan, Mossoek kargatu ondoren

Amak azaldu duenez, agenteek mutikoa jo egin dute. Generalitateak dio borrak ''errebotatu'' egin duela. Familiak salaketa jarriko die Esquadra Mossoei.

Tarragonan zauritutako 13 urteko gaztea. Argazkia: delCamp.cat
Tarragonan zauritutako 13 urteko gaztea
Tarragonan zauritutako 13 urteko gaztea. Argazkia: delCamp.cat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko gazte bat zauritu da eta beste hiru gazte inputatu egin dituzte Tarragonan, Esquadra Mossoek kargatu ondoren. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Corte Ingles eta Rovira i Virgili unibertsitatetik gertu izan dira istiluak.

Gazteak buruan hartu du kolpea, eta ebaki bat egin du. Ospitalera eraman dute, eta lau puntu eman dizkiote. Jarraian igorri dute etxera.

Gurasoekin manifestazioan zegoen mutikoa, EFE agentziak jakitera eman duenez. Amak azaldu duenez, hainbat lasterketaren ondoren, istiluetan murgilduta ikusi duten beren burua eta agenteetako batek mutikoa jo du. Familiak salatu duenez, gurasoek beraiek eraman dute mutikoa ospitalera, Mossoek ez baitute utzi anbulantzia bertara gerturatzen. Anbulantzia iritsi ez dela-eta, agenteetako batek familiari barkamena eskatu diola ere azaldu dute.Familiak salaketa jarriko du Esquadra Mossoen kontra, eta gertatutako Fiskaltzarengana eramango dute.Operazioan parte hartu duten agenteek identifikazioa agerian ez zutela salatu du familiako kideetako batek.

Borrak ''errebotatu'' egin du

Kataluniako Generalitateko Barne sailak ''ezusteko ekintza'' batekin lotu du gertatutako, agenteek indarkeria erabiltzen ari ziren pikete bateko kideen kontra kargatu dutenean. ''Indarkeriaz jardun duten pikete batzuen atzetik korrika irten dira agenteak, eta, lasterketa horretan, agenteetako batek borra batekin kargatu du horietako baten kontra. Kolpeak lagun horren motxilan errebotatu du, eta adingabearen buruan jo. Agenteak ez du adingabea ikusi'', azaldu Barne sailak ohar batean.

Dena dela, Youtuben igota dagoen bideo batek erakusten duenez, gazteak kolpea jaso eta gero, beste agente batek adingabea artatzen ari zen emakume bati eraso dio, eta poliziei gertatutakoa leporatu dien neskato bat ere kolpatu dute, hiru aldiz.

Hiru pertsona inputatuta

Istiluen ondoren, hiru gazte inputatu ditu Poliziak.

Erreakzioak

ICVk Felip Puig Barne kontseilariaren dimisioa eskatu du, eta PPk, berriz, Tarragona ''istiluen hiri'' bihurtzea gaitzetsi du. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea