Gizartea -

Istripu bat izan ostean

Ignacio Polok dimititu egin du, edanda gidatzen harrapatu eta gero

Enrique Maya Iruñeko alkateak onartu du Poloren dimisioa, 0,65eko alkohol tasa emateagatik, zigorra jaso ostean.

Ignacio Polo Iruñeko Hiri Segurtasuneko zinegotzia (UPN). Irudia: EFE
Ignacio Polo Iruñeko Hiri Segurtasuneko zinegotzia (UPN). Irudia: EFE
Autoa gidatzen eta edanda harrapatu dute Ignacio Polo UPNko zinegotzia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Polo Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko zinegotziak Enrique Maya alkatearen esku utzi du bere kargua, Udaltzaingoak mozkor harrapatu eta gero isun bat jarri ostean, UPNtik informatu dutenez.

Zinegotziak zezen plazako aparkalekuan utzi zuen autoa, udaleko autoa, eta handik errepidera sartzera zihoala -mozkor eginda- beste auto baten kontra talka egin zuen, udaltzain bat dena ikusten ari zen bitartean.

500 euroko isuna eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten, egindako kontrolean, aire-litro bakoitzeko 0,64 miligramo alkohol botatzeagatik.

1945eko irailaren 15ean jaio zen, eta lau seme-alaba ditu. Polo fisioterapeuta da, eta Erizaintzan diplomaduna. UPNren ordezkaria zinegotzi da Iruñeko Udalean 1995etik.

 

Nafarroako hiriburuko zezen plazako aparkalekua, gertaera jazo zen lekua. Irudia: EFE

Enrique Mayak onartu du

Enrique Maya Iruñeko alkateak Polo zinegotziak isuna jarri ostean aurkeztutako dimisioa onartu du.

Gabriel Viedma Moreno UPNk aurreko udal-hauteskundeetan aurkeztu zuen zerrendako 12.ak hatuko du Poloren kargua, Iruñeko Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Enrique Maya alkateak nabarmendu du Poloren "konpromisoa eta jarduna", karguan izan den bitartean. Gainera, Mayak "ardura handiko" gizona dela nabarmendu du "eta dimisioa aurkeztea" horren seinale da.

"Agerikoa da egindakoa ez dagoela zuzen, baina agerikoa da ere bai berehala dimisioa aurkeztu duela. Atzo bertan utzi zuen kargua nire esku, bere koherentziak galarazi dio karguan jarraitzea".

Udaltzaingoaren salaketa

Iruñeko Udaltzaingoko hainbat kidek Polori emandako tratua salatu dute, eta "mesede egin zitzaiola" uste dute. Diotenez, zinegotziaren aurkako atestatua delitu moduan izapidetu behar da.

Maite Gonzalezek, Udaltzaingoaren sindikatuko bozeramaileak, adierazi duenez, "atestatua delitu moduan izapidetzen ez bada, guk geuk aurkeztuko dugu salaketa epaitegian datozen orduetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Albisteak Nafarroa