Gizartea -

Clara Campoamor

'Aguilar atxilotu izan ez balute, hilketa gehiago egingo zituzkeen'

Shaolin faltsua serie-hitzaile bat dela eta Maureen Ada Touya eta Jenny Sofiaren hilketen kasuetan “ankerkeriaz” aritu zela adierazi du Clara Campoamor elkarteko presidenteak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilar, ‘shaolin faltsua’, serie-hitzaile bat dela eta Maureen Ada Touya eta Jenny Sofiaren hilketen kasuetan “ankerkeriaz” aritu zela adierazi du Clara Campoamor elkarteko presidenteak, Blanca Estrella Ruizek.

 

Ertzaintzak Aguilar atxilotu izan ez balu, horrek hilketa gehiago egingo zituzkeela azpimarratu du.

 

Bihar hasiko da Juan Carlos Aguilarren aurkako epaiketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegian. ‘Shaolin faltsua’ Palentziako Dueñasetik Zaballara eramango dute bihar. Akusazioak 40 eta 45 urte arteko espetxe zigorra eskatuko du Aguilarrentzat, baita 250.000tik gora euroko kalte ordaina ere.

Europa Press agentziari egindako adierazpenetan, Clara Campoamorreko presidenteak ziurtzat eman du epaituko dituzten bi hilketetan “ankerkeriaz” aritu zela Aguilar.

Ertzaintzari esker, “hilketa eta heriotza” gehiago egotea saihestu zen, Ruizen iritziz.

Esan bezala, epaiketa ostiral honetan hasiko da, eta, hasiera batean, hiru aste irautea espero da. Dena dela, idatzian aitortutakoa epailearen aurrean berresten badu, baliteke astebete gutxiago irautea. Lehen saioan, Aguilarrek berak deklaratuko du..

Aguilar 2013ko ekainaren 2an atxilotu zuen Ertzaintzak, bere gimnasioan Maureen Ada Otuyari eraso "basatia" egiteagatik. Emakumezkoa Basurtuko Ospitalera eraman zuten, baina hil egin zen bertan, handik eta hiru egunera.

Gimnasioa miatzean, Jenny Sofia Rebolloren gorpua topatu zuten.

Akusazioen esanetan, auzipetuak "hil arte" kolpatu eta torturatu zituen biktimak, eta ondoren argazkiak atera zituen, "gozatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea