Gizartea -

Sua

Asteazkenean Berangoko suteko berpiztutako fokuak, itzalita

Suhiltzaileen bost talde eta ura duten hiru ibilgailu bertan daude, gunea uretan jartzen.

Irudian, Berangoko suteak utzitako arrastoa. Argazkia: EiTB.
Irudian, Berangoko suteak utzitako arrastoa. Argazkia: EiTB.
Irudian, Berangoko suteak utzitako arrastoa. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak itzaltzat jo ditu, gaueko bederatzietan, asteazkenean Berangoko suteko berpiztutako fokuak. Baso-sutea igandean piztu zen, eta 24 ordu baino gehiago eman zituen aktibo Berangon, foru-iturriek Europa Pressi esan diotenez.

Arratsaldeko lau eta erdiak aldera, Aldundiko baso-tekniko batek ohartarazi du bi foku berpiztuta zeudela. Suteak Berangon eta Sopelan izan zuen eragina, eta guztira 200 hektarea kiskali zituen.

Sugarrak itzalita, suhiltzaileen bost talde eta ura duten hiru ibilgailu bertan daude, gunea uretan jartzen. Gainera, kamioi bat eta bi suhiltzaile gau osoan izango dira, laguntza-talde, foku berririk ez sortzeko.

Beste sute bat, Karrantzan

Azken hilabeteotan euri oso gutxi egin duenez, eta asteazkenean haizea oso zakar ibili denez (Bizkaian 150 km/h-ko boladak ere izan dira), Karrantzan beste sute bat piztu da. Hala ere, suhiltzaile boluntarioek kontrolpean hartu dute, eta ez da beharrezkoa izan Balmasedako Parkeko suhiltzaileek parte hartzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela albisteak Bizkaia Suteak argazkiak Berango azken ordukoa