Gizartea -

Aurreikuspena

Baliteke 170 errefuxiatu heltzea Euskadira 2016ko urtarrilean

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, aurreikusita dago batez ere Melillatik heltzea.

Angel Toña, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Angel Toña, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Angel Toña, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko urtarrilean, baliteke 170 etorkin heltzea Euskadira, batez ere Melillatik; EAEk ondorengo bi urteetan 1.000 errefuxiaturi emango die asilo, eta 170 horiek kupo horren barnean daude.

Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean (Europa Pressek jaso du), Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak aseguratu du Euskadira "beste errefuxiaturen bat gehiago" iritsi dela, bide ez ofizialetatik. Hori esan du Siriako krisialdiaren ondorioz aurreikusita zegoen kopuruaren ildotik. "Dena dela, kopuruak ez dira espero genituenak".

Gogorarazi duenez, iraileko bigarren astean batzartu ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Espainiako Gobernukoekin, xede izanik aurreikustea zenbat lagun hel zitezkeen Espainiara, lehenengo, eta Euskadira, ondorioz.

Aurreikuspenen arabera, 2016an 7.000 bat lagun helduko dira; horietatik, baliteke EAEra 1.000 bat iristea.

"Mekanismoak ez dabiltza ondo"

Sailburuaren iritziz, errefuxiatuen gaineko mekanismoak ez dabiltza ondo, "ez Italian ezta Grezian ere"; hori dela-eta, "eskuzabaltasuneko froga batean", Euskadik esan dio Espainiako Gobernuari "Melillako mugetan dauden errefuxiatuak ere" onartuko dituela.

"Errefuxiatuak dira horiek ere, gauza bera da Italiako uharteetatik etortzea, Greziatik, edo jatorrizko euren tokitik, Siriatik, Afganistanetik edo Ukrainatik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Siriar errefuxiatuak Europan bideoak