Gizartea -

Hondarribia

Legebiltzarrak alarde parekidearen aurkako erasoak gelditzea eskatu du

Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak eraman du gaia batzordera, eta gainerako taldeek onartu egin dituzte koalizio abertzaleak eta EAJk sartutako bi ekimenak.

Pankartak, Hondarribiko alarde parekidearen kontra, 2015ean. Argazkia: Efe
Pankartak, Hondarribiko alarde parekidearen kontra, 2015ean.
Pankartak, Hondarribiko alarde parekidearen kontra, 2015ean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko alardea antolatzen duten erakunde publiko eta pribatuei eskatu die ekitaldia "normaltasunean eta elkarbizitzan" kudeatzeko, alarde parekidearen aurkako "errespetu faltak" deuseztatuz, eta elkarrizketarako deia egin du Berdintasun Legeari dagokion irtenbide posible batean aurrera egiteko.

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Parte-hartzearen Batzordeak EAJk eta koalizio abertzaleak sartutako bi ekimen onartu ditu, PSEren eta PPren babesarekin.

Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak eraman du gaia batzordera, eta emakumeek jaiaz berdintasunean gozatzeko eskubidea aldarrikatu du.

Hondarribian eta Irunen alardearen ospakizunak egiten dituzte, baina zatiketa handia dago emakumeen partehartze parekidea defendatzen dutenen eta emakumeak soldadu gisa ateratzearen aurka daudenen artean.

Urreak Hondarribiako alarde parekideak jasaten dituen "irainak" eta erasoak salatu ditu, eta gogorarazi du emakumeek ezin dutela "bigarren mailako herritarrak izan jaien gozamenean".

Eva Juezek (EAJ) gogorarazi du errespetua oinarrizkoa dela, eta "penagarri"tzat jo du jai giroan horrelakoak gertatzea. Era berean, emakumeak eta gazteak alarde parekidearen kontra egotea "oso kezkagarria" dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak Hondarribia EH Bildu Irun Albisteak San Martzial eguneko alardea Alarde tradizionala