Gizartea -

EAEko uren kalitatea

Bainurako uraren kalitatea orokorrean ona edo oso ona da, EAEn

EAEko bainu-guneetako 41 lagin hartzen ditu Osasun Sailak, bainatzeko uraren kontrolerako programaren barne.

Argazkia: Jon Hernandez Utrera.
Argazkia: Jon Hernandez Utrera.
Argazkia: Jon Hernandez Utrera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hondartzetako bainurako uraren kalitatea, orokorrean, ona edo oso ona dela eta ia guztietan bainatu daitekeela jakinarazi du, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.

Bizkaian, uraren osasun kalitatea bikaina da eta hondartza gehienetan bainatu daiteke. Bainu-denboraldia joan den ekainaren 1ean hasi zen lurralde horretan eta aztertu diren 21 hondartzetatik, 16tan ura bikaina da eta arazorik gabe bainatu daiteke. Hona zeintzuk diren hondartza horiek: La Arena, Muskiz-Zierbenan; Aizkorri eta Gorrondatxe, Getxon; Solandotes/Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil, Sopelan; Plentziakoa; Gorlizkoa; Muriola, Barrikan; Bakiokoa; Aritzatxu, Bermeon; Laida eta Laga, Ibarrangelun; EAkoa; Ogeia, Ispasterren; eta Karraspio,  Mendexan.

Lemoizko Armintzekoaldean; Lekeitioko Isuntzan; eta Ondarroako Arrigorrin, uraren kalifikazioa ona da. Mundakako Laidatxun eta Getxoko Las Arenasen onargarria da, baina bainua arduraz hartzea gomendatzen da.

Sukarrietako Toña eta San Antonio hondartzetan, azken bost urteetan bezala, uraren kalitatea eskasa da eta Osasun Sailak bainua ez hartzea gomendatzen du.

Gipuzkoan, uraren kalitatea bikaina da, eta beraz, bainatzeko egokia hondartza guztietan. Donostian bainu-denboraldia hasi da jada, eta gainerakoetan ekainaren 15ean hasiko da.

Datorren larunbatean irekiko da bainu-denboraldia Araban, non uraren kalitatea bikaina den. Bainua baimenduta dago Ullibarrin, Garaion, Landan eta Zuazan.

EAEko bainu-guneetako 41 lagin hartzen ditu Osasun Sailak, bainatzeko uraren kontrolerako programaren barne. Horietatik, Bizkaian 21, Gipuzkoan 15, eta Araban 5.

Lagin horiek laborategira bidaltzen dituzte eta bertan hesteetako enterococcusa, escherichia coli, pHa eta tenperatura kontrolatzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Euskal herriko hondartzak Ondarreta Donostia Aritzatxuko hondartza