Gizartea -

Trafiko istripua

78 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta

Semafororik gabeko zebrabidea gurutzatzen ari zela, furgoneta batek harrapatu du adinekoa. Gidariak negatiboa eman du alkoholemia probetan.

78 urteko emakume bat zendu da Iruñean, auto batek harrapatuta

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko emakume bat hil egin da Iruñean, auto batek Arrotxapea auzoan harrapatu ostean, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Eguerdiko 12:25ean izan da harrapaketa, Virrey Armendariz plaza eta Bernandino Tirapu kaleak biltzen dituen semafororik gabeko zebrabide batean.

Hura gurutzatzen ari zela, furgoneta batek harrapatu du adinekoa, eta Udalak azaldu duenez, ibilgailuaren gidaria 80 urteko gizona da.

Horrenbestez, gertatutakoa ikertzen ari dira momentu honetan. Autoaren gidariak negatiboa eman du alkoholemia probetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea