Gizartea -

Trafikoa Nafarroan

Emakume bat larri zauritu da auto-istripuz, Nabaskozen

Senarra, berriz, arin zauritu da, ibilgailua irauli ostean. Ezbeharra Nabaskozen (Nafarroa) gertatu da, NA-178 errepidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko senar-emazte bikote bat zauritu da gaur arratsaldean, 16:20ean, Nabaskozen (Nafarroa) izandako istripuan, NA-178 errepideko 23. kilometroan. Emakumea larri eraman dute ospitalera.

Lumbierrerako noranzkoak jazo da ezbeharra, ibilgailua bidetik atera eta irauli denean, Foruzaingoak esan duenez.

Ondorioz, 65 urteko emakumea larri zauritu da, eta helikopteroz eraman dute Iruñeko Ospitalera. Erietxe berera eraman dute senarra, anbulantzian, arin zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak