Gizartea -

Zientzia

Kalamuak memoria murrizten du neuronen energian eragiten duelako

Ikerketa Nature aldizkariak plazaratu eta Giovanni Marsicano Bordeleko Unibertsitateko kideak gidatu du, EHUaren kolaborazioarekin, besteak beste.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzialari talde batek ikerketa baten bidez jakin ahal izan duenez, kalamuak memoria murrizten du substantzia horrek neuronen mitokondrian -burmuinaren zelulei energiaz hornitzen ditu- eragiten duelako. Baliteke aurkikuntzak marihuanarekin egindako sendagaietan ere eragina izatea.

Ikerketa Nature aldizkariak plazaratu eta Giovanni Marsicano Bordeleko Unibertsitateko kideak gidatu du, EHUaren, Achucarro Basque Center of Neuroscienceyren, Unibertsitate Complutensearen eta Kanada zein Italiako zenbait zentroren kolaborazioarekin.

Orain arte, ezaguna zen gaixotasun kronikoen eta minbiziaren kasuan erabili ohi diren kalamuak eta sendagai sintetikoek memorian eragiten zutela.

Substantzia horiek 1 motako cannabinoide hartzaileei lotzen dira eta burmuinaren zelulen arteko harremanetan, hau da, mezuen joan-etorrian, eragiten du, amnesia krisiak eraginda edo memoria galduta.

Gainera, azken urteetan baieztatu dutenez, CB1 taldeko hartzaileak neuronen mitokondrian ibiltzen eta kokatzen dira, Nagore Puente EHUko Medikuntzako Neurozientzi Fakultateko kide eta ikerketaren egileetako batek Eferi azaldu dionez.

Alabaina, Naturek plazaratutako lana are harago doa eta, erakutsi duenez, cxannabinoide horiek eragindako amnesiak CB1 cannabinoideen hartzaileak aktibatzea eskatzen du.

Esandakoa ondorioztatzeko, ikertzailee CB1 hartzailea kendu behar izan zuten genetikoki hipokanpo mitokondrietatik eta, horrela, baieztatu ahal izan zuten memoria ez zela galtzen eta neuronen arteko komunikazioa mantendu egiten zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Gaurko azken orduko albistea Zientzia