Gizartea -

Epaia

7 urteko zigorra Iruñean, urritasuna duen emakume bat bortxatzeagatik

Nafarroako Auzitegiak aho batez hartu du erabakia. Dena den, epaia ez da irmoa eta aldeek Auzitegi Gorenean helegitea aurkez dezakete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 7 urteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko gizonezko bati, lan egiten zuen zahar-etxean zegoen adimen urritasuna duen 63 urteko emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Gainera, 12.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.

Auzitegiko Bigarren Sekzioko epaitegiak aho batez hartu du erabakia eta frogatutzat eman du gizonak sexu-erasoa egin ziola emakumeari 2015eko abenduan. Sexu-erasoa egin zion egun hartan, gizona mozkorturik joan zen lanera Iruñeko zahar-etxera.

Gizonak % 90eko elbarritasuna duen egoiliarrari heldu eta sexu-erasoa egin zion, eta egindako zauriak ixteko hainbat puntu eman behar izan zizkioten emakumeari.

Epaiak ukatu egin dio izan zezakeen erantzukizun zibil subsidiarioa zahar-etxeari.

Dena den, epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkez dezakete Auzitegi Gorenean.

 

_________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista gaur Nafarroa gaur Epaiketak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Adimen desgaitasuna