Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilbo jihadismoa: Atxilotutako ustezko jihadista kartzelan sartu dute

Gizartea

Auzitegi Nazionala

Bilbon atxilotutako ustezko jihadista kartzelara bidali du epaileak

Agentziak | Erredakzioa

2017/02/16

Asteartean atxilotutako gizonezkoari talde terrorista baten parte izatea, doktrinamendua eta terrorismoa goratzea leporatu dikzio.

  • Asteartean atxilotu zuten. Artxiboko irudia. EFE

    Asteartean atxilotu zuten. Artxiboko irudia. EFE

    Asteartean atxilotu zuten. Artxiboko irudia. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak fidantzarik gabeko kartzela agindu du asteartean Bilbon eta Kanaria Handietan atxilotutako bi gizonezkoentzat, jihadismoarekin harremana duten terrorismo delituak egotzita.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Bilbon atxilotutako gizonezkoari talde terrorista baten parte izatea, doktrinamendua eta terrorismoa goratzea leporatu dikzio. Las Palmasen atxilotutakoari terroristak trebatzea eta terrorismoa goratzea egotzi dizkio.

Epaileak ostegun honetan hartu die deklarazioa Auzitegi Nazionalean, eta bientzat kartzela eskatu du, haien aurka dauden zantzuengatik izango den epaiketari itxaron bitartean.

Barne Ministerioaren arabera, aurretik ere izan du harremanik muturreko taldeekin. Al Kaedaren alde dirua biltzeko eta talde terroristari babes logistikoa emateko jardunetan nahasita egon omen zen, horren esanetan. "Azken hilabeteetan, gainera, are gehiago erradikalizatu da", eta ia ez da etxetik atera.

Azken boladan interneten aritu omen da gizona, eta Facebook sare sozialean zituen hainbat profilen bitartez ISISek egindako propaganda zabaltzea egotzi diote. Partekatutako eduki batzuk "oso bortitzak" ziren, Ministerioaren arabera. Sarera konektatzeko segurtasun neurri zorrotzak erabiltzen omen zituen, eta horrek esan nahi omen du ISISen ekoizpen mediatikoa zabaltzeko sareak ondo ezagutzen dituela, betiere ikerketaren arduradunen hitzetan.

Atxilo hartutako gizonak Facebooken dituen lagunen artean, droga trafikoarekin lotutako gaizkileak eta EBn terrorismoagatik ikertutako pertsonak omen daude.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena