Gizartea -

Suteak

Bi baso-sute piztu dira Narbarten eta Iruritan

Narbarteko sutea itzali dute eta Iruritakoa, berriz, kontrolpean hartu dute suhiltzaileek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi baso-sute piztu dira azken orduotan Nafarroan, kasik aldi berean, Narbarten eta Iruritan. Lehendabiziko sutea goizaldeko bostak aldera itzali dute eta Iruritako erretenean piztutakoa, berriz, kontrolpean hartu dute suhiltzaileek.

Narbarteko sutea goizaldeko bostak aldera itzali dute. Garrek 15 hektarea kiskali dituzte eta tartean 5 hektarea pinudi erre dira, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Suhiltzaileek suebaki bat zabaldu dute eta garrak beste pinudi batera zabaltzea eragotzi dute. Goizean zehar ingurua ikuskatuko dute foku aktiborik dagoen ala ez egiaztatzeko.

Goizeko bederatzietan Iruritako sutea piztuta zegoen oraindik, baina suhiltzaileek kontrolpean hartu dute. Foru Gobernuko iturrien arabera, sarbide zaila duen inguru malkartsua da eta horrek itzaltze lanak zaildu ditu.

Azaldu dutenez, ez da sute handia —100 metroko frontea— eta zailtasun handirik gabe itzaltzea espero dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak