Gizartea -

Ilargi eklipsea

Bart izan da urteko bigarren ilargi eklipsea

Eklipse partziala ia ez da Iberiar penintsulatik nabaritu.

Ilargi eklipsea. Argazkia: Nerea Ayarzaguena Aguirre.
Ilargi eklipsea. Argazkia: Nerea Ayarzaguena Aguirre.
Ilargi eklipsea. Argazkia: Nerea Ayarzaguena Aguirre.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart izan da urteko bigarren ilargi eklipsea. 21:10ean hasi da nabaritzen (Ilargia atera eta Eguzkia sartu denean), eta Iberiar penintsulako ekialdeko erdialdean ikusi ahal izan da, baina ez oso ondo.

Fenomeno hori Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzen direnean gertatzen da, Ilargiak Lurrak proiektatzen duen gerizpea zeharkatzen duen unean, hain zuzen ere. Gainera, bakarrik gertatzen da Ilargia ilbete fasean dagoenean.

Ilargi eklipsearen argazki ikusgarrienak:

Iruñeko Planetariotik jakitera eman dutenez, Nafarroako hiriburutik ezin izan da ikusi; izan ere, horizontetik ateratzen denerako "Ilargia itzalgunetik pasatzen egon da", eta ez da ia igarri distiraren jaitsiera.

Gainera, horien azalpenen arabera, penintsulatik "eklipsearen apur bat" ikusi nahi izanez gero, "zenbat eta ekialderago hobe".

Aitzitik, Asia, Afrika, Ozeania eta Antartikatik hobeto ikusi ahal izan dute eklipsea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Ilargi eklipseak gaur Gertaera astronomikoak Eguzki eklipseak gaur