Gizartea -

Nafarroa

Hainbat zauritu larri, tartean adingabeak, Tiebasen izan den istripu batean

Bi autok talka egin dute aurrez N-121 errepidean. Sei pertsona zauritu dira istripuan eta, horien, artean hiru adingabe daude gutxienez.

Autoetako bat, istripuaren ostean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Autoetako bat, istripuaren ostean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat lagun larri zauritu dira Tiebas Nafarroako udalerriaren parean izan den auto istripu batean, bi autok aurrez talka eginda. Zaurituen artean hiru adingabe daude, gutxienez.

Foruzaingoak adierazi duenez, gertaera 09:12 inguruan izan da, N-121 errepideko 18. km-an (Iruñea-Tutera), Tiebas eta Muru Artederreta artean.

Talkaren ondorioz, sei pertsona zauritu dira, horietatik hori adingabeak, eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Foruzainak, suhiltzaileak eta zenbait anbulantziak bertaratu dira hara.

Zirkulazioa eten egin dute zaurituak ospitalera eraman, ibilgailuak kendu eta errepidea garbitzen zuten bitartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Nafarroako albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian Gaurko azken ordukoa