Gizartea -

Biktima hil egin zen

Iruñeko sastatzeagatik atxilotutako gizona espetxera bidali du epaileak

Epaileak atxilotuari “homizidio delitua” egotzi dio autoan. Fidantzarik gabe kartzelara bidali du. Gertakariak iragan igandean jazo ziren, Lakartxela Mendiaren kalean.

Borroka gertatu zen tokia, Iruñeko Lakartxela Mendiaren kalean. Artxiboko irudia: EFE
Borroka gertatu zen tokia, Iruñeko Lakartxela Mendiaren kalean. Artxiboko irudia: EFE
Borroka gertatu zen tokia, Iruñeko Lakartxela Mendiaren kalean. Artxiboko irudia: EFE

Agenziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan igande gauean, Iruñean, gizon bat sastatu eta hiltzea egotzita atxilotu zuten susmagarria bermerik gabe espetxera bidali du gaur epaileak. Erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute.

Epaileak “homizidio delitua” egotzi dio autoan, gauerdia baino lehen Ivan E.O. akusatuak Pedro Maria L.P. sastatu zuela ulertuta. Biak Lakartxela Mendiaren kaleko 5 zenbakiaren parean zeuden eta atxilotuak biktimari “heriotza eragin” ziola uste du magistratuak.

Behin-behineko espetxealdiarekin akusatuak ihes egitea saihestu nahi dutela azaldu du epaileak autoan, baita frogak aldatzea, ezkutatzea edo deuseztatzea ere.

Gertakari larriak direla erantsi du epaileak, horregatik akusatuaren askatasuna mugatzea beharrezkoa dela uste du.

Gertakariak

Nafarroako Gobernuak atzo jakitera eman zuenez, iragan igandean, 22:51 aldera larrialdi zerbitzuek deia jaso zuten. 30 bat urteko gizon bat eramateko anbulantzia bat eskatu zuten. Biktima larri zegoen, Iruñeko Andre Maria Erreginaren auzoko Lakartxela Mendiaren kalean, borroka batean parte hartu ondoren.

Biktimak arma zuri batekin egindako zauriak zituen. Gizona Nafarroako Ospitalera eraman zuten anbulantzian, baina zentrora heldu eta minutu batzuk geroago hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Delituak bideoak Albisteak