Gizartea -

Nafarroa

73 lanpostuko lan-eskaintza publikoa, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzan

Hezkuntza Departamentuko ordezkariak sindikatuekin bildu dira eskaintza horren xehetasunak azaltzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernua Hezkuntzako Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuekin bildu da Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide-heziketan egin nahi duen lan-eskaintza publikoa azaltzeko.

Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzan 73 lanpostu aterako dituztela iragarri dute. 2015ko deialdia esleitu gabe gelditu ziren plazak dira; orain eskaini ezean guztiak galduko lirateke, Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide-heziketan zenbat lanpostu izango diren ez dute zehaztu, Gobernua Espainiako Ministerioaren erantzunaren zain baitago.

Ondoko ikasgaietarako irakasleak aurkeztu ahalko dira deialdira: Ekonomia, Gorputz-heziketa, Fiska eta Kimika, Geografia eta Historia, Informatika, Ingelera, Bitartekotza sozio-komunitarioa, Gaztelera eta Literatura, Matematikak, Hezkuntza-orientabidea eta Teknologia.

Lanbide-heziketan, berriz, ondoko ikasgaiak emateko lanpostuak eskainiko dituzte: Instalazio elektroteknikoak, Mekanizazioa eta makinen mantenua, Operazioak eta nekazaritza ekoizpenerako ekipoak eta Sistemak eta aplikazio informatikoak. Irakasgai bakoitzeko 6 plaza aterako dituzte gutxienez, euskaraz eta gazteleraz.

Inspektore postuetarako, ostera, 14 plaza aterako dituzte, 7 euskaraz eta beste horrenbeste gazteleraz. Iraila amaitu aurretik egingo dute deialdia.

Bestalde, atera beharreko plaza kopurua zenbatekoa izan behar den Mahai Orokorrak erabaki beharko duela adostu dute.

Amaitzeko, Hezkuntza Departamentuak iragarri du hurrengo oposaketan zerrenda bakarra izateko proposamen bat lantzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Ekonomia Nafarroako Gobernua albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 LH azken ordukoa Gaurko azken ordukoa