Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kilometroak 2017 hartuko du bihar Oñatik

Gizartea

KILOMETROAK 2017

'Lekaixoka!', euskararen alde

E.L. | EITB.EUS

2017/09/23

Oñatiko Txantxiku Ikastolak aurtengo edizioa antolatu du, historian bigarrenez. Bost kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta adin guztietarako ekitaldiak izango dira.

  • Kilometroak 2017ren aurkezpena. Argazkia: EiTB

    Kilometroak 2017ren aurkezpena. Argazkia: EiTB

    Kilometroak 2017ren aurkezpena. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Kilometroak, ospatuko dute igande honetan Oñatin, 89. edizioa, hain zuzen ere. 28 urte igaro dira Oñatin Kilometroak 89 ospatu zenetik eta hala, bigarrenez, Oñatiko Txantxiku Ikastolarena izan da aurten, Kilometroak 2017 antolatzeko ardura.

Aurtengo edizioaren leloa 'Lekaixoka!' izango da, Lekaixo hitzak oihua, irrintzia, imintzioa, deiadarra esan nahi duelako oñatiarrez eta aspaldiko euskaldunek abisuak pasatzeko edota laguntza eskatzeko erabiltzen zuten.

Azken 40 urtetan ez bezala, herriko San Migel jaiak direla-eta, bihar, hilak 24, ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, ohi baino astebete lehenago.

Guztira, 1.600 boluntario inguru izango dira lanean. Txantxiku Ikastolak bost kilometro inguruko zirkuitua antolatu du, 1989an Oñatin egin zen Kilometroak jaiaren ibilbidearen oso antzekoa, hain zuzen ere.

Zirkuituak lau gune nagusi lotuko ditu. Plazakoa izango da lehenengoa eta handiena eta bertan izango da irekiera ekitaldia, 09:30ean. Zirkuituak bi sarrera soilik izango ditu, biak ala biak plazako gune nagusira. Bata kiroldegi parean egokituko da, bigarrena Sietevientos edo Zazpibidietako bidegurutzean.

Oñatira nola iritsi

Udanako mendatea itxita egongo da ibilgailu partikularrentzako. Soilik autobusak pasatu ahal izango dira.

Guztira zortzi aparkaleku handi egongo dira prestatuta egun horretarako. Hilerriaren inguruan 350 autobusendako tokia egongo da. Autoendako egokitutakoen artean herritik gertuen dagoen aparkalekua Otadui zuhaiztikoa izango da; 400 bat autorendako tokia egongo da han. Bi gune horietatik zuzenean sartuko dira herritarrak zirkuitura.

Beste aparkalekuak Torreauzon, Ulma eraikuntzak enpresan, Fagor Showroom gunean, Lana eta Stadler enpresen inguruan, Ulma Piping eta Mekalki lantegien aurrean eta suhiltzaileen ondoan izango dira. Azken sei gune horietatik lotura-autobusak egongo dira herri-gunera joateko.

Jasangarritasun batzordeak, bestetik, bidegorria erabiltzeko dei egin du. Bidegorritik bizikletaz joateko bi topagune egongo dira. Arrasateko Eroskin eta Labegaraietan, 10:00etan elkartuko dira.

Kilometroak jaiak aplikazio berezia izango due telefono adimenduendako: egitaraua, zerbitzuak... kontsultatzeko aukera egongo da bertan.

Egitaraua

1. Gunea: IKASTOLA

09:30 - Irekiera Ekitaldia.

10:00 - Hutsun, Plazan.

11:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan.

Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian.

11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian.

12:00 - Herrixa Kantuan, plazan.

12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan.

13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian.

14:00 - Oxabi, plazan.

14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian.

16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian.

17:15 - Anje Duhalde, plazan.

Orduro Kaikutxo ipuin kontaketa izango da.

2. Gunea: SAN MARTIN (Haurren Hiria)

10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa.

11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak.

Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira.

11:45 - 3txulo.

13:00 - Erronka.

14:00 - Xomorro.

15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak.

15:30 - Gauargi.

3. Gunea: ASENTZIO

10:00etatik 18:00etara - Axi Muniainen "Carver" erakustaldia

10:00 - Trini Fox.

11:00 - Erronka.

11:30 - Beñat Igerabide.

13:00 - Erronka.

13:30 - Oihan Vega.

15:00 - Errebal.

16:00 - Egurra eta Kitto!

17:00 - Perlak.

4. Gunea: BEREZAO

11:00 - Erronka

11:30 - Herri Kirolak, Natran.

11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak

13:00 - Erronka

13:30 - Sharon Stoner

14:30 - Arkada Social

15:15 - Erronka

15:30 - Herstura

16:30 - Huntza

17:30 - Willis Drummond

Honetaz gain,

-Eroskiko aparkalekuan, goizeko 10:30etatik aurrera Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da

-Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean.

-Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30ean.

-Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainariak, Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena