Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria leporatuta

Azken ordua

Bi urtean sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria leporatuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/11/14

Guztira, zortzi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Tuteran, Zizurren, Lizarran, Lodosan, Mutiloan eta Atarrabian.

  • Argazkia: Nafarroako Gobernua

    Argazkia: Nafarroako Gobernua

    Argazkia: Nafarroako Gobernua
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Nafarroako Foruzaingoak bederatzi lagun atxilotu ditu azken egunetan genero indarkeria delitua leporatuta, Nafarroako Gobernuak gaur ohar bidez jakinarazi duenez. Zortzi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte: Tuteran (3), Atarrabian (2), eta Zizurren, Lizarran, Lodosan eta Mutiloan (bana).

Hiru atxiloketa Tuteran egin dituzte. Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku utzi du berriki Tuterako bizilagun bat, emakumearen kontrako indarkeria delitua egotzita. Atxilotuak aurrekariak ditu, eta Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian (emakumeen aurkako indarkeria kasuak epaitzen ditu) agertu beharko du.

Foruzaingoak beste gizonezko bat atxilotu du Tuteran, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita.

Bestalde, Tuterako Reina Sofia ospitaleko langileek bikote baten arteko eztabaidan esku hartu behar izan zuten, gizonak emakumeari hainbat kolpe eman zizkiola ikusita. Poliziari deitu zioten ondoren, eta Foruzaingoaren Tuterako agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Zizur Nagusian, ostera, gizonezko bat atxilotu dute, tratu txarrak leporatuta. Antza denez, gizonezkoak hainbat senitarteko jo eta mehatxatu zituen, eta kalteak egin zituen etxebizitzan. Horren aurrean, agenteak bertaratu ziren eta atxilotu egin zuten.

Lizarrako Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari kalean eraso egitea leporatuta.

Lodosara Lizarratik joandako foruzainek gizonezko bat atxilotu dute, emaztea jotzea leporatuta. Antza denez, bikotearen seme-alabak aurrean zirela gertatu zen erasoa, eta emakumea zein adingabeak osasun zentro batera eraman zituzten.

Foruzaingoaren patruila batek beste gizonezko bat atxilotu du Mutiloan. Etxebizitza batean eztabaida bat gertatzen ari zela jakinarazi zioten Poliziari, eta emakume batek kolpeak eta zauriak zituela egiaztatu zuten bertaratu ziren agenteek. Ondorioz, gizonezko bat atxilotu zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.

Azkenik, Atarrabian bi pertsona atxilotu dituzte: emakume bat eta gizonezko bat. Kristalezko botila batekin bikotekide ohiari eta beste gizonezko bati buruan kolpea ematea leporatu diote emakumeari. Gizona, berriz, tratu txarrak ematea leporatuta atxilotu dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena