Gizartea -

Nafarroa

Sute batek kalteak egin ditu Aristregiko (Txulapain) etxebizitza batean

Etxeko maizterra, 60 urteko gizona, ospitalera eraman behar izan dute, antsietateak jota.

Suhiltzaile bat etxean egon diren kalteak begiratzen. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Sutea Aristregin. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Suhiltzaile bat etxean egon diren kalteak begiratzen. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Aristregiko (Txulapain, Nafarroa) etxebizitza batean. Sugarrek kalte ugari egin dituzte etxean, eta maizterra ospitalera eraman behar izan dute, antsietateak jota.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, beheko suaren tutua behar baino gehiago berotu da, eta horrek eragin omen du sutea. Tutua etxebizitzaren bi solairuetatik gora doa, hormen artetik, eta hala, garrak teilaturaino heldu dira —erdia edo erre da—.

06:05 aldera, auzokideek deitu dute 112 telefonora, etxebizitza batean sutea zegoela jakinarazteko. Hain justu, bizilagunok ohartarazi dute etxean zegoen pertsona bakarra, 60 urteko gizona. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian, antsietateak jota egon baita.

Anbulantzia bat eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. 07:00etarako amatatu dute sua. Foruzaingoak egingo du ikerketa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Suteak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur