Gizartea -

Gabonak Iruñean

Olentzero San Ignazioko gaztaina-saltzailearekin etorriko da aurten Iruñera

Desfilea abenduaren 24an egingo dute, 18:00etatik aurrera, Iturralde y Suit kaletik hasita.

Olentzero Iruñean joan den urteko gabonetan. Argazkia: EFE.
Olentzero Iruñean joan den urteko gabonetan.
Olentzero Iruñean joan den urteko gabonetan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olentzero San Ignazioko gaztaina-saltzailearen eta bere gurdiarekin batera aterako da nobedade gisa aurten, Iruñean, gaur arratsaldean.

Desfilea 18:00etan hasiko da Iturralde y Suit kalean. Lehenik, Askatasun plazatik, Paulino Caballero kaletik eta Nafarroako Gorteetatik igaroko da. Bigarrenik, Karlos III.a Noblearen etorbidetik, Gazteluko plazatik eta Txapitela, Mercaderes, Estafeta eta Amaya kaleetan zehar igaroko da, eta Iturralde y Suit kalean bukatuko du bere ibilbidea, 20:00ak aldera.

Udaletxera 18:20 aldera helduko da Olentzero, Pamplonesa banda eta Muthiko Alaiak abesbatza lagun dituela.

Olentzerorekin batera, txistulariak eta txalapartak, Zubietako joaldunak, Oberena eta Muthiko Alaiak dantza taldeak, Oberena eta Muthiko Alaiak fanfarrea, Leitzako trikitilariak, Haizaldiko gaiteroak, Leitzako Kristina Saralegiren 235 animalia eta Egunsenti abesbatza joango dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Gabonak bideoak Olentzero bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak