Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Barakaldoko sexu-erasoaren beste bi ustezko egileak Fiskaltzaren aurrera agertu dira

Asteazkenean beste bi ustezko erasotzaileak euren kabuz agertu ziren Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren aurrera, eta galdeketaren ostean Zumarragako adingabeen zentrora eraman zituzten.

El Carmen auzoko trasteleku batean gertatu zen erasoa. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
El Carmen auzoko trasteleku batean gertatu zen erasoa. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
El Carmen auzoko trasteleku batean gertatu zen erasoa. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den abenduaren 29an Barakaldon adin txikiko bati egindako sexu-erasoaren kasuan, oraindik aske jarraitzen zuten ustezko lau erasotzaileetako bi Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren aurrera agertu dira gaur goizean. Neskatoak salatu zuenez, lau mutikok sexu-erasoa egin zioten. Gerora, Ertzaintzak lau pertsona identifikatu zituen.

Asteazkenean beste bi ustezko erasotzaileak euren kabuz joan ziren Bilboko Adingabeen Fiskaltzara, eta deklaratu ostean Zumarragako adingabeen zentrora eraman zituzten.

Sexu-erasoa joan den ostiralean gertatu zen Barakaldoko Carmengo trasteleku batean. Neskak Udaltzaingoari deitu zion, eta bi udaltzain bertaratu zirenean, biktima "zeharo hunkituta" aurkitu zuten. Adin txikikoak jarritako salaketaren ondotik, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta lau gazte identifikatu zituen erasoarekin lotura zutelakoan.

Azkenean, beraz, identifikatutako lau gazteak beren kabuz aurkeztu dira Fiskaltzaren aurrera.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Espainian Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza