Gizartea -

FENOMENO ATMOSFERIKOAK

Alerta maila gorena Nafarroa erdialde guztian, elurragatik

AEMETek alerta gorria ezarri du 09:00etan eta horrela eutsiko diote urtarrilaren 8ko 00:00ak arte. EAEn, berriz, alerta naranja ezarri dute 700 metrorik gorako toki guztietan.

Elurragatik alerta gorria ezarri dute Nafarroan. Argazkia: Juan Lameirinhas / Baztan
Elurragatik alerta gorria ezarri dute Nafarroan. Argazkia: Juan Lameirinhas / Baztan
Pagozelai parean elurra mara-mara ari du gaur

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alerta gorria ezarri du AEMETek elurragatik Nafarroa erdialde guztian, urtarrilaren 6 eta 7rako, egon daitekeen alerta maila gorena, hain zuzen ere. Gaurko 09:00etan jarri da indarrean alerta eta urtarrilaren 8an 00:00etan amaituko da.

 

 

Garapen Ekonomikorako Kontseilaritzaren Kontserbazio Zerbitzuak elurra kentzeko 103 makina prest ditu Nafarroan, edonon eta oso baxu botako duelakoan. 400-500 metrotara, Foru Erkidego osoan.

Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez, hainbat ibilgailu errepidetik ateratzen ari dira elurraren eraginez, AP-15 errepidearen 69. kilometroaren parean.

Iruñeko Udalak ere Elur Plana martxan jarri du elurteei eta euri-jasei aurre egiteko.

EAEn, berri, alerta naranja ezarri du Euskalmetek elurragatik, 700 metrotik gorako toki guztietan.

Alerta euriagatik

Euriagatik alerta naranja ezarri du, berriz, Segurtasun Sailak  Gipuzkoan; izan ere, metro karratuko 80 litro baino gehiago bota ditzake 24 ordutan.

Bizkaian abisu horia izango da euri-jasengatik larunbat honetan. 24 ordutan metro karratuko 60 litro baino gehiago botatzea espero da.

Kantauri isurialde osoan, gainera,  ekaitzak eta txingorra espero dira.

Bestalde, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak olatuengatik abisu horia mantentzen du kostaldean, 7:00etatik 8:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, larunbat honetan. Lehen bi miliatan nabigaziorako abisu horia ezarri du 18:00etatik aurrera. Egunean zehar ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hiru metroko olatuak altxarazi ditzake.

Añarbeko urtegia eta Ullibarrikoa

Bestalde, Añarbeko urtegia husten izan dira azken orduetan. Ura Urumea ibaira isuri dute. Operazioa 21:00etan bukatu zuten atzo.

 

Husteari utzi ondoren, urtegia itxita mantenduko dute, ibaira “batere” urik isuri gabe, “nahitaezko emari ekologikoa” salbu.

Ullibarriko urtegia ere husten hasi dira larunbat honetan, euri kopurua gutxitzeko:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Denboraleak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea Elurra bideoak Gaurko azken ordukoa