Gizartea -

Frankismoko biktimen omenez

Nafarroako Memorialen aurkako erasoak salatuko dituzte Foruzaingoan

"Ez dugu onartuko ehunka hildakoei egindako eraso horiek zigorrik gabe geratzea", adierazi du Erreniegako Mendilerroko Fosak elkarteak.

Erreniegako Mendilerroko Memoriala. Argazkia: Facebook Fosas de la Sierra de El Perdón
Erreniegako Mendilerroko Memoriala. Argazkia: Facebook Fosas de la Sierra de El Perdón
Erreniegako Mendilerroko Memoriala. Argazkia: Facebook Fosas de la Sierra de El Perdón

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreniegako Mendilerroaren eta Iberoko hobiaren Memorialek azken asteetan jasandako erasoak salatuko ditu datorren astean Foruzaingoaren aurrean Erreniegako Mendilerroko Fosak elkarteak. Tropa frankistek hildako nafarren omenez egindako Memorialak dira erasoak pairatu dituztenak.

"Ez dugu onartuko ehunka hildakoei egindako eraso horiek zigorrik gabe geratzea, ezta duela 80 urte baino gehiago pertsona horiek hil zituzten ideia berdinek gaur gure hildakoak omentzeko eskubideak urratzea", adierazi du Erreniegako Mendilerroko Fosak elkarteak ohar baten bidez.

"Memoriaren leku horietan hildakoei eta euren senideei egiten zaien aitorpena Nafarroako gizarteak haiekiko zuen betebeharra da, eta hala geratu da frogatuta leku horiek jaso duten babes handiagatik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Frankismoa Memoria Historikoa Nafarroako Foruzaingoa