Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Sexu-erasoa egin diote adin txikiko emakume bati Iruñean

Mendillorri auzoan topo egin zuten biek eta, une batean, bere etxera eraman eta sexu-erasoa egin zion gizon batek. Ustezko erasotzailea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko emakume bati sexu-erasoa egin diote Iruñean eta ustezko erasotzailea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute.

Mendillorri auzoan topo egin zuten biek eta, une batean, bere etxera eraman eta sexu-erasoa egin zion. Hurrengo egunean, adin txikikoak salaketa jarri zuen Nafarroako Foruzaingoaren aurrean, amak lagunduta. Foruzaingoak jakinarazi duenez, atxilotua epailearen aurretik igaro dagoeneko eta 200 metroko urruntze agindua ezarri dio auzibideak irauten duen bitartean.

Gainera, Nafarroako Foruzaingoak beste lau gizon atxilotu ditu genero indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta: tratu txarrak ematea, mehatxuak egitea eta urruntze agindua urratzea (2). Kasu horiek guztiak epaileen esku utzi dituzte.

Atxiloketak Burlatan, Iruñean (2) eta Tafallan izan dira.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista gaur Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Tafalla Burlata Eguneko albisteak