Gizartea -

Barne ikerketa

Realaren partidaren istiluekin lotutako salaketa gehiago jaso ostean, frogak biltzen dabil Ertzaintza

Asteartean, jasandako zauriengatik salaketa jarri zuen emakume batek, eta ostegunean, beste batek. Ertzaintzak berak baieztatu du salaketa gehiago ere badirela —tartean zenbait agentek jarritakoak—, eta, horiek tarteko, frogak, irudiak eta lekukoen testigantzak biltzen ari direla.

Ertzaintza, Reale Arenaren kanpoaldean
Ertzaintza, Reale Arenaren kanpoaldean
Ertzaintza, Reale Arenaren kanpoaldean

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jakina zen Reala-PSG partidaren atariko istiluetan zauritu ziren bi emakumek salaketak jarri zituztela, eta horiek ikertzeko barne ikerketa abian zuela Ertzaintzak. Azken orduotan, baina, Ertzaintzak berak baieztatu du salaketa gehiago ere badirela —tartean zenbait agentek jarritakoak—, eta, horiek tarteko, frogak, irudiak eta lekukoen testigantzak biltzen ari direla gertatutakoa argitze aldera.

Hain zuzen ere, argitu nahi dute salaketa horiek jarri dituzten pertsonak istiluetan parte hartu ote zuten ala ez.

Bi emakumeren salaketak

Asteartean, Donostian ustez Ertzaintzaren jaurtigai batek larri zauritu zuen emakumeetako bat Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatetik Neurologia Zerbitzuko gela batera eraman dute, EITBk jakin duenez. Emakumea, 44 urtekoa, egonkor dago, eta zauritu zutenean ez zen istiluetan parte hartzen ari.

Ostegunean, beste emakume baten salaketaren berri eman zuen Segurtasun Sailak. Hori ere Reale Arenatik gertu zegoen partida hasi baino lehen, eta Donostiako Udaltzaingoaren aurrean salatu zituen ustez bizkarrean izandako kolpe batek eragindako zauri arinak. Pertsona hori ere ez zen parte hartzen ari partidaren aurretik izandako liskarretan, Sailak onartu zuenez.

Bestalde, Sare Antifaxistak gaur X sare sozialean adierazi du dagoeneko hiru direla zauritutako emakumeak; izan ere, begi batean zauritutako beste emakume bat ere omen dago. Horren aurrean, ertzainen jokabidea "zentzugabea" izan zela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Txapeldunen Liga Donostia Ertzaintza Reale Arena-Anoeta Zelaia Salaketak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa