Mundua -

Gatazka armatua

Ukrainako gatazkan izandako hildakoen kopuruak gora egin du

Azken 24 orduetan gutxienez 8 zibil eta 12 soldadu ukrainar hil dira. Bitartean, ahalegin diplomatikoak areagotzen ari dira zonaldea baretzeko akordioa lotu ahal izateko.

Gutxienez 8 zibil hil dira azken orduetan Ukrainako ekialdean. Argazkia: EFE
Gutxienez 8 zibil hil dira azken orduetan Ukrainako ekialdean. Argazkia: EFE
Gutxienez 8 zibil hil dira azken orduetan Ukrainako ekialdean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zortzi zibil hil eta beste 14 zauritu dira Donetskeko eta Gorlovkako eskualdeetan, Ukrainan, matxinoen aurka izandako bonbardaketetan, talde separatistek jakitera eman dutenez.

Gainera, 12 soldadu ukrainar hil dira azken 24 orduetan milizia errusiazaleen contra izandako borroketan, Ukrainako agintari militarrek zabaldu duenez. Bitartean, ahalegin diplomatikoak areagotzen ari dira zonaldea baretuko lukeen akordioa lotu ahal izateko.

Azkenik, beste 24 soldadu zauritu dira indar separatistek Gobernuaren aldeko tokiak erasotu ostean, bai Donetsken bai Lugansken ere.

1.500 soldadu ukrainar hilda

Ukrainako presidente Petró Poroshenkok Segurtasun-Konferentzian esan duenez, Ukrainako Armadako 1.500 soldadu inguru hil dira joan den apiriletik hona.

Kievek jakitera eman duenez, milizia matxinoen aurkako liskarretan 70 errebelde hil dira, eta 14 tanke suntsitu dituzte.

Bestalde, Debáltsevoko zonaldea husten jarraitzen dute, bertatik zibilak ateratzeko, joan den astetik egunero bonbardaketak izaten ari direlako.

Segurtasun Nazionalerako eta Defentsarako Batzordeak azaldu duenez, 359 zibil eraman dituzte azken 24 orduetan Debáltsevo, Avdeyévka (Donetsk) eta Chernujino zonaldetik hurbil dauden lekuetatik.

Zonalde separatistara zibilak eramateko erabakia oztopatu izana leporatu diote Kievi errebeldeek. Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Elkarteak (OSCE) azpimarratu duenez, Donetskera zihoan autobusa 40 bat lagunek baino ez hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ukraina albisteak Errusia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra