Mundua -

Ukraina-Errusia gerra

Margallo Ukrainara joan da, Kieveko Gobernuari babesa agertzeko

Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak bi herrialdeen arteko harremanak sustatuko ditu.

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroa. EiTB
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroa. EiTB
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroa. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroa Ukrainara joan da gaur, Kieveko Gobernuari babesa erakustera, herrialde horrek Errusiarekin duen gatazka militarraren aurrean.

Garcia-Margallo 14 enpresa-ordezkarirekin bertaratu da; izan ere, Europar Batasunak (EB) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) 28.000 milioi euro emango dizkiote Ukrainari, eta Espainiak negozioak egin nahi ditu.

Egun, hainbat herrialde gerra gelditzeko saiakera diplomatikoak egiten ari direnean, goi-bilera egingo dute bihar Minsken (Bielorrusia) Errusiako eta Ukrainako presidenteek, gatazkari irtenbidea bilatzeko, Frantziak eta Alemaniak sustatuta.

Gaurko bidaian, Espainiako Atzerri ministroak elkartasuna adieraziko dio Ukrainari.

Horren agendako lehen ekitaldia enpresaburuen arteko foro bat izango da. Bi herrialdeek sektore estrategikoetan lankidetza izatea aztertuko dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ukraina albisteak Errusia berriak Espainiako Gobernua bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur