Mundua -

NBE-REN GOI-BILERA

Obama eta Putin berriro aurrez aurre, Siriako gatazkaren ondorioz

Obamaren esanetan, Baxar al-Asadek presidente karguari uko egin behar dio gatazka amaitzeko; Putinek, berriz, Damaskoko Gobernua babesteko eskatu dio nazioarteari.

Barack Obamak eta Vladimir Putinek topa egin duten unea. Argazkia: EFE
Barack Obamak eta Vladimir Putinek topa egin duten unea. Argazkia: EFE
Barack Obamak eta Vladimir Putinek topa egin duten unea. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak bilera egin dute New Yorken, Siriako gatazkari konponbidea nola eman aztertzeko. Bi urte baino gehiago dira azken bilera ofiziala egin zutela.

Nazio Batuen Erakundearen egoitzan elkartu dira. Bilera egin aurretik elkarri eskua eman diote elkarri, eta kazetariek Siriari buruz egindako galderak ez dituzte erantzun nahi izan.

Siriako gatazkak “konponbide politikoa” behar duela uste dute Errusiako eta AEBko presidenteek.

Bi herrialdeen arteko harreman militarra areagotzea beharrezkoa dela azaldu dute buruzagiek, goi-kargudun batek zehaztu duenez. Bilerak 95 minutu iraun du, eta “adeitsua” izan da.

Bistako desadostasunak

Errusiak Sirian duen presentzia militarra ezinbestean negatiboa izatea ukatu du AEBko Gobernuak, ez baldin badu Al-Asaden erregimena sendotzeko balio; izan ere, “bere herriaren aurka egiten ari da”.

“Moskuren helburuak argi ditugu”, esan du goi-kargudunak: Estatu Islamikoaren kontra borrokatzea eta aldi berean Siriako “Gobernua babestea”.

Vladimir Putin Barack Obama efe

Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Hala ere, goizean, NBEren Batzar Nagusian, agerraldia egin dute, eta argi geratu da bi agintariek oso bestelako jarrerak dituztela Siriako gatazkaren aurrean.

Obamaren ustez, Sirian gatazkaren amaiera ekarriko duen “trantsizioa” hasteko ezinbestekoa da Baxar al-Asad presidenteak kargua uztea. Putinek, berriz, Damaskoko Gobernuaren “zilegitasuna” azpimarratu, du eta Al-Asad babes dezatela eskatu die nazioarteko estatuburuei.

Agerraldiak amaituta, elkar agurtu dute eta Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak goi-bileran parte hartu duten agintariei eskainitako bazkarira joan dira. Obama, Putin eta Ki-moon mahai berean eseri dira, eta elkarrekin topa egin dute. Presidente estatubatuarra serio eta Errusiakoa irribarretsu izan dira.

Obamaren eta Putinen arteko azken bilera ofiziala 2013. urtearen erdialdean izan zen.

Ukraina

Bestalde, Ukrainako krisia ere izango dute hizpide. Ukrainako gatazka 2014an hasi zen, Krimea Errusiaren parte izatera pasatu zenean.

Batzar Nagusian, Obamak Errusiari ezarritako zigorrak babestu ditu. Izan ere, “nazio baten subiranotasuna eta lurralde batasuna urratzen direnean Estatuak Batuak ezin dira isilik geratu”, adierazi du.

Putinek, aldiz, “aldebakarreko zigorrak” salatu ditu, “interes politikoen araberakoak direlako eta helburua lehiakide ekonomikoak suntsitzea delako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Barack Obama argazkiak NBE albisteak Albisteak Siria albisteak gaur