Mundua -

Merkataritza ituna

Obamak eta Merkelek TTIP sustatu eta itun politikoa sendotu dute

Biak etorri dira bat TTIP itunak kontsumitzailearen, lanaren eta ingurumenaren kalitate estandarrak areagotuko direla esatean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak elkar-ulertze handia erakutsi dute gaur, AEBn eta EBren arteko merkataritza akordioa sustatu baitute, eta bat etorri baitira Siria, Ukraina, Errusia eta errefuxiatuen krisiari buruz.

Merkataritza akordioaren negoziaketak urte bukaerarako itxi daitezkeela uste du Obamak, baina ez bere berrespena, eta, ohartarazi du aukera hau aprobetxatzen ez bada, ituna airean gera daitekeela urte luzez.

"Denbora ez dago gure alde", baieztatu du presidenteak, zeren akordioko alderdi biek biziko dituzten "trantsizioek" (hau da, aurten AEBn eta datorren urtean Frantzian eta Alemanian egon behar diren hauteskundeek) negoziaketak motel ditzakete.

Bere aldetik, Merkel sinetsita agertu da oraindik aurten arrakasta handi bat lor daitekeela, Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoari (TTIP) erreferentzia eginez.

Biak etorri dira bat TTIP itunak kontsumitzailearen, lanaren eta ingurumenaren kalitate estandarrak areagotuko direla esatean, Atlantikoko alde bietan alderantzizko zentzuan egiten ari diren kritikei aurre egin nahian. Kritika horiek agerian geratu ziren atzo bertan, Hannoverreko kaleetan akordioaren aurka milaka pertsonak egin zuten manifestaldian.

Nazioarteko beste zenbait gaitan ere ados

Ildo beretik, kantzilerrak Europaren eta AEBn arteko elkarkidetza merkataritzatik haratago estutzearen azaldu da, egungo nazioarteko erronkei batera heltzeko.

Lider biak ados agertu dira Siriako Gobernuaren eta oposizio moderatuaren arteko elkarrizketak, eta arduratuta agertu dira Sirian adostutako su-etenaren gero eta sarriagoak diren urraketak.

Ukrainari dagokionez, biek txalotu dute Kieven gobernu berria eratzea, eta erreforma politikoak, ekonomikoak eta energetikoak egin ditzala bultzatu dute.

Obamak, bestalde, gaitzetsi egin ditu Ipar Koreak egindako azken "probokazioak" (misilekin probak egin berri baititu), eta adierazi duenez, Washington bakarrik egongo litzateke Pyongyang-eko erregimenarekin negoziatzeko prest baldin eta programa nuklearra bertan behera uzteko prest azalduko balitz.

Errefuxiatuen krisialdia

Elkar-ulertze giro horren barruan, elkarrekin batera egin duten agerraldia aprobetxatu du Obamak errefuxiatuen krisialdiaren auzian kantzilerrak izan duen jarrera goraipatzeko, bereziki ondo ikusiak ez diren politikak defendatzeagatik, eta ziurtatu du Merkel "historiaren alde zuzenean" dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Ameriketako Estatu Batuak bideoak Barack Obama Alemania albisteak Angela Merkel albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak