Mundua -

Ituna FARC-ekin

Kolonbiako Senatuak Bakerako Jurisdikzio Berezia onartu du

Esparru berrian aurreikusi dituzten zigorrak dira, besteak beste, gerrillarien kasuan, 5 urteko askatasun mugatua eta 20 urteko kartzela zigorra, egiaren mesedetan egindako ekarpenaren arabera.

Kolonbiako Senatua, bilkuran. Argazkia: Juan Fernando Cristo
Kolonbiako Senatua, bilkuran. Argazkia: Juan Fernando Cristo
Kolonbiako Senatua, bilkuran. Argazkia: Juan Fernando Cristo

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Senatuko osoko bilkurak Bakerako Jurisdikzio Berezia (BJB), hau da, FARCekin egindako itunaren bizkarrezurra, onartu du, iturri ofizialen arabera.

"Senatuak Bakerako Jurisdikzio Berezia onartu du azken eztabaidan", esan du Juan Fernando Cristo Barne ministro kolonbiarrak Twitterren duen kontuan.

Hurrengo pausoan, BJBak Gorte Konstituzionalaren oniritzia jaso beharko du, Kolonbiako Konstituzioarekin bat ote datorren eta Kongresuko betebeharrak egin ote dituzten zehaztuta.

Aurreko astean ez bezala, oraingo honetan Gobernuak erdietsi du Juan Manuel Santos presidentearen aldeko alderdiek bat egitea, eta ekimena gehiengo zabalarekin onartu dute.

Lehen aldia da Konstituzioaren erreforma egiten dela "fast track" prozesuaren bidez, hau da, arauak eta erreformak onartzeko bide arina bakearen akordioa legeak babesteko.

Eztabaida zortzi ordu baino gehiagoan luzatu da, eta Uaren Alderdiko, Liberaleko, Kontserbadoreko eta Aldaketa Erradikaleko kideak izan dira, Gobernuaren aldekoen artean, eta oposizioa Zentro Demokratikoak egin du, hau da, Alvaro Uribe presidente ohi eta senatariak sortutako taldeak. FARCekin ituna egitearen aurkakoa da.

BJBak delitu larrien egileak ikertu eta zigortuko ditu, besteak beste, genozidioa, bahiketa, tortura, desplazamendu behartua, sexu-indarkeria, nazioarteko zuzenbideak babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituak, prostituzioa, esklabotza sexuala delituak egin dituztenak.

Esparru berrian aurreikusi dituzten zigorra dira, besteak beste, 5 urteko askatasun mugatua edo 20 urteko kartzela zigorra, egiaren mesedetan egindako ekarpenaren arabera, gerrillarien kasuan. Estatuaren agenteen aurkako zigorrak simetrikoak izango dira eta soldadu-taldeetan beteko dituzte.

BJBk, era berean, egiaren batzorde bat eta gatazka armatuaren ondorioz desagertutako pertsonak bilatzeko unitate bat ere eratzea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Kolonbiako albisteak gaur