Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Paris atentatua Eliseoko zelaiak: Polizaiak urtarrilean ikertu zuen egilea

Mundua

Erasoa Parisen

Parisko erasoaren egilea urtarrilean ikertu zuen Poliziak

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/21

Fiskalak ez du baztertu Karim Cheurfik konplizeak eduki izana erasoa egiteko garaian, eta atxilotu dituzten hiru pertsonen lekukotzak funtsezkoak izan daitezke.

  • Eliseoko zelaietan izandako bala baten inpaktua. EFE

    Eliseoko zelaietan izandako bala baten inpaktua. EFE

    Eliseoko zelaietan izandako bala baten inpaktua. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

François Molins Parisko fiskalak Eliseoko zelaietan atentatua egin zuen terrorista Karim Cheurfi dela esan du. Dirudienez, agintariek urtarrilean ikertu zuten, armak lortzen saiatzen ari zela susmatu eta poliziak hiltzeko nahia zuela iragarri ostean.

Ostegunean, 20:47an, Cheurfi Audi batean iritsi zen Parisko zentroko etorbidera, Berry kaletik, Eliseoko zelaietan, 102 zenbakiaren parean, autotik jaitsi eta polizien kontra tiroka hasi zen. Agente bat hil zen eta beste hiru pertsona zauritu ziren.

Molinsek komunikabideen aurrean agerraldi bat egin du, erasoaren ostean arrastoak eta identitate dokumentuak aztertuta. Estatu Islamikoari egindako “babes” ohar bat ere aztertzen ari dira ikertzaileak. Atentatua izan eta bi ordura hartu zuen bere gain talde terroristak erasoa.

Autoan egindako miaketaren bidez kirol-poltsa bat aurkitu zuten; fusil bat, guraize batzuk, aizto bat, munizioak eta Koranaren ale bat zeuden bertan. Mugikor bat ere aurkitu dute, ea Sena eta Marneko polizia-etxetara bidali dute, aztertzeko.

Fiskalak ez du baztertu Karim Cheurfik konplizeak eduki izana erasoa egiteko garaian, eta atxilotu dituzten hiru pertsonen lekukotzak funtsezkoak izan daitezke.

Ikerketa

Cheurfi aurtengo urtarrilean ikertu zuten, balizko eraso bat egiteko armak lortzen ari zelakoan, eta aurretiazko ikerketa bat abiarazi zuten. Lortutako frogak ez ziren nahikoak izan agintariek inputatu ahal izateko, eta hartutako behin-behineko neurri guztiak kendu zituzten, Molinsek azaldu duenez.

Lehenago, Cheurfik 14 urte kartzelan pasatu zituen, 2005ean hasi ziren zigor batzuengatik. Urte hartan, 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten bi polizia hiltzeagatik 2001ean, eta 2008an hiru hilabetez zigortu zuten, agintarien aurkako erasoa egiteagatik, espetxean emandako baimen batean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena