Mundua -

AEB

Komunikazio zuzendaria kargugabetu du Trumpek, karguan 10 egun eman ostean

Etxe Zuriko goi kargudun gehienak gogor kritikatu ditu Anthony Scaramuccik, eta baliteke jarrera horrek Trumpen erabakiarekin nolabaiteko zerikusia izatea.

Anthony Scaramucci. Argazkia: EFE
Anthony Scaramucci. Argazkia: EFE
Anthony Scaramucci. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Anthony Scaramucci kargugabetu du astelehen honetan, Etxe Zuriko Komunikazio zuzendari izendatu zuenetik hamar egun bakarrik igaro direnean, The New York Times egunkari estatubatuarrak jakitera eman duenez.

“Anthony Scaramuccik Etxe Zuriko Komunikazio zuzendari gisa orain arte bete duen kargua utziko du. Etxe Zuriko Kabineteko buruari lantalde berria sortzen utzi nahi dio Scaramuccik. Zorterik onena opa diogu”, azpimarratu du Sarah Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak ohar batean.

Scaramucciren izendapenak aho zabalik utzi zituen Trumpen ingurukoak. Alabaina, lehen egunetik newyorktar aberats horrek gogor kritikatu ditu Etxe Zuriko goi kargudun gehienak, eta, jarrera horren eraginez, Sean Spicer bozeramailea eta Reinde Priebus Kabineteko burua kargutik kendu ditu AEBko presidenteak.

John F. Kelly Kabineteko buruaren aurrean erantzun ordez, zuzenean Trumpekin hitz egiten zuela zioen Scarmuccik. Kelly berak argi utzi du astelehen honetan bera dela Etxe Zuriko Kabineteko burua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak