Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Arma Nuklearren aurkako Nazioarteko Kanpaina, 2017ko Bakearen Nobel Saria

Mundua

Golardoa

Arma Nuklearren aurkako Nazioarteko Kanpaina, 2017ko Bakearen Nobel Saria

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/06

Norvegiako Nobel Batzordeak saritutako erakundeak munduan arma atomikoak erauzteko egindako ahalegina goraipatu nahi izan du.

1:19
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

ICAN Arma Nuklearrak Abolitzeko Nazioarteko Kanpainak jasoko du 2017ko Bakearen Nobel Saria, munduan arma atomikoak erauzteko egindako ahaleginengatik; hala eman du jakitera ostiral honetan Nobel Batzordeak.

Epaimahaiak nabarmendu du nolako lana egin duen saritutako erakundeak; azken horren xedea izan da aurrera egitea arma nuklearrik gabeko mundu bat lortu arte. Golardoa une berezian iritsiko zaio ICANi; izan ere, Ipar Korearen mehatxu nuklearra gero eta handiagoa da, irailean hidrogeno-bonba bat probatuta.

"ICAN gizarte zibilaren burua izan da arma nuklearrak nazioarteko legeriak debekatzeko ahaleginetan", nabarmendu du Nobel Batzordeak. Erakundean, 100 herrialdetako zenbait gobernuz kanpo daude.

Saritutako erakundeak, epaimahaiaren erabakiaren berri izan eta berehala, esan du "ohore handia" dela Nobel Saria jasotzea: 'Milioika lagunek egindako ekarpenari esker izan da", azpimarratu dute bozeramaileek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena