Mundua -

Estatu Batuak

Gaur iragarriko du bere erabakia Trumpek Irango itun nuklearraren inguruan

Obamak eta munduko potentzia nagusiek 2015ean sinatu zuten itunetik atera lezake herrialdea gaur presidente estatubatuarrak.

Trump presidentea, aurreko otsailean. Argazkia: EFE
Trump presidentea, aurreko otsailean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump presidente estatubatuarrak iragarri du gaur, asteartea, bertan jakinaraziko duela (14:00etan han, eta 20:00etan, Euskadin) Iranekin eta munduko potentzia nagusiekin 2015ean sinatutako itun nuklearraren inguruan zein erabaki hartuko duen.

"Nire erabakia Iranen Itunaren inguruan bihar iragarriko dut Etxe Zurian, 14:00etan", esan du Trumpek bere Twitter kontutik.

Estatu Batuek, Errusiak, Txinak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak sinatu zuten Ituna Iranekin, 2015eko uztailak 14an, arma nuklearrak garatzeko plana mugatzeko, urte batzuk lehenago ezarri zizkioten zigor ekonomikoak kentzearen truke.

Halere, Teheran eta Washingtonen arteko tentsioek jarraitzen dute eta adostutakoa ez betetzea aurpegiratzen diote elkarri. Izan ere, AEB itunetik alde egin eta Irani zigor berriak ezartzea aztertzen ari da. Horretarako, baliteke Iranek adostutakoa ez duela bete esatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Albisteak Iran Donald Trump