Mundua -

Indarrez sartzea, gertuago

Israelgo misilen aurkako sistemak kohete bat geldiarazi du

75.000 erreserbista mobilizatzea erabaki du Israelgo Gobernuak. 39 palestinar hil dituzte, tartean Hamaseko buruzagietako bat.

29 palestinar hil dira dagoeneko Gazako bonbardaketetan. Argazkia: EFE
29 palestinar hil dira dagoeneko Gazako bonbardaketetan. Argazkia: EFE
Gaza etengabe erasotzen ari da Israelgo Armada

04:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cupula de Hierro izeneko Israelgo misilen aurkako sistemak Gazatik Tel Avivera zihoan kohete bat geldiarazi du. Ezedin Al Kassem taldeko matxinoek (Hamasen beso armatua) euren gain hartu dute erasoa ohar batean adierazi dutenez. Tel Aviv herrialdeko bihotz ekonomikoaren aurka bi kohete jaurti dituztela esan dute.

Asteazkenean "Defentsarako zutabea" operazioa hasi zenetik, hirugarrenez sirenak jo du (1991ko Golkoko Gerraz geroztik lehen aldiz gertatu da).

Israelek Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu du

Bestalde, Israelgo Armadak Ismail Haniyeh Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu du larunbat goizaldean Gazako erdigunean, Maan Palestinako albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Honen arabera, lau misilek eraikinaren kontra egin dute talka eta sute handia eragin dute. Hisham Kandil Egiptoko lehen ministroa bertan izan zen ostiralean Palestinako herriari elkartasuna erakusteko.

Lekukoen arabera, lau solairutako eraikina guztiz suntsituta geratu da. Momentuz ez dute biktimen inguruko informaziorik zabaldu. Israelgo Armadaren iturriek diotenez, erasoaren unean eraikina hutsik zegoen.

Halaber, Israelgo indarrek Ibraim Sala Gazako Barne Ministerioko Komunikazio zuzendariaren etxebizitza ere bonbardatu dute. Hainbat lagun zauritu dira baina oraindik ez dakite Sala biktimetako bat ote den.

Su-etena ez da 'laster' izango

Bestalde, Hamas talde islamistak Israelekin su-etena "laster" sinatzeari uko egin dio, hori lortzeko "hainbat bitartekari lanean egon arren". Musa Abu Marzuk Hamaseko Batzorde Politikoko presidenteordeak aitortu duenez, "su-etenarako dei anitz daude baina ez dut uste laster lortuko dugunik". Gainera, erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Israeli.

Anonymousen eraso berria

Anonymous 'hacker' taldeak Israelgo hainbat webguneei eraso die, Gazako Zerrendan Israelgo Armadak egindako bonbardaketari gaitzespena erakusteko. #OpIsrael hashtagen bitartez, Israelgo hainbat webguneen aurkako erasoaren aldeko deia egin du sare sozialetan.

"Israel, zure datu-basea gurea da", adierazi du Anonymousek Twitterren bidez. Israelgo Gobernuko webgunea blokeatuta utzi dute minutu batzuk. Eraso hauek "Palestinako herriaren eskubideak defendatzea" dute helburu, Anonymousen arabera.

75.000 erreserbista

Israelek 75.000 erreserbista mobilizatzea onartu du, eta Gaza lurretik inbaditzeko lehen urrats izan liteke. Herrialde horretako Armada asteazkenetik ari da Gaza bonbardatzen, eta dagoeneko 38 palestinar hil ditu.

Hamaseko kideetatik urrun egoteko ohartaraziz, SMS mezuak bidali dizkie Israelgo armadak Gazako Zerrendan bizi diren 12.000 palestinarri, Hamaseko kideak Israelgo armadaren jomuga izan daitezkeelako.

Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak azaldu duenez, erreserbistak deitzeak "edozein" gertakizuni aurre egiteko "prest" egotea du helburu.

Beny Gantz Estatu Nagusiko buruak argi berdea eman dio Armadari lurreko inbasioa prestatzen hasteko. Eli Yishai Barne ministroa bide beretik ibili da, eta inbasioa "aukera bat" dela baieztatu du.

2008ko amaieran eta 2009ko hasieran Israelek Gaza inbaditu zuenean, 1.400 palestinar hil zituen, gehienak, zibilak.

39 palestinar hil dituzte

Ostiral honetan, Hamaseko buruzagietako bat eta beste hiru palestinar hil ditu Israelgo armadak eta bart beste bederatzi lagun hil ditu. Era honetan, dagoeneko 39 dira asteazkenetik hildako palestinarrak, horietatik 11 gutxienez zibilak. Zaurituak 250 dira.

Misila eta sirena hotsak Jerusalenen

Gazatik jaurtikitako misil bat Jerusalemen erori da gaur, azken 40 urteotan estreinakoz. Aurretik, Hegazkinen kontrako sirena entzun da hirian, 1991ko Golkoko Gerraz geroztik, lehen aldiz.

Hamasen aldetik abioi militar bat suntsitu izana gezurtatu du Israelek

Israelgo Armadak Hamasen beso armatuak, Azedin Al Kaseemeko Brigadek, Gazako zerrendaren gaineko zeruen zegoen hegazkinetako bat suntsitu izana ukatu du, miliziek azaldu dutenez.

Ban ''laster'' izango da Ekiarde Hurbilean, indarkeriak gora egin duelako

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “laster” izango da Ekialde Hurbilean, Gazako zerrendan eta Israel hegoaldean indarkeriak gora egin duelako, israeldarren azkeneko eraso militarraren ostean.

Martin Nesirky NBEko bozeramaileak ez du datarik zehaztu, ezta zein leku bisitatuko dituen esan, baina Banek nazioarteko buruekin harremanetan jarraitzen duela nabarmendu du, barealdia eta euskarria eskatzeko.

Cupula de Hierro izeneko Israelgo misilen aurkako sistemak Gazatik Tel Avivera zihoan kohete bat geldiarazi du. Ezedin Al Kassem taldeko matxinoek (Hamasen beso armatua) euren gain hartu dute erasoa ohar batean adierazi dutenez. Tel Aviv herrialdeko bihotz ekonomikoaren aurka bi kohete jaurti dituztela esan dute. Asteazkenean "Defentsarako zutabea" operazioa hasi zenetik, hirugarrenez sirenak jo du (1991ko Golkoko Gerraz geroztik lehen aldiz gertatu da).Israelek Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu duBestalde, Israelgo Armadak Ismail Haniyeh Hamaseko lehen ministroaren egoitza bonbardatu du larunbat goizaldean Gazako erdigunean, Maan Palestinako albiste-agentziak jakitera eman duenez. Honen arabera, lau misilek eraikinaren kontra egin dute talka eta sute handia eragin dute. Hisham Kandil Egiptoko lehen ministroa bertan izan zen ostiralean Palestinako herriari elkartasuna erakusteko. Lekukoen arabera, lau solairutako eraikina guztiz suntsituta geratu da. Momentuz ez dute biktimen inguruko informaziorik zabaldu. Israelgo Armadaren iturriek diotenez, erasoaren unean eraikina hutsik zegoen.Halaber, Israelgo indarrek Ibraim Sala Gazako Barne Ministerioko Komunikazio zuzendariaren etxebizitza ere bonbardatu dute. Hainbat lagun zauritu dira baina oraindik ez dakite Sala biktimetako bat ote den. Su-etena ez da 'laster' izangoBestalde, Hamas talde islamistak Israelekin su-etena "laster" sinatzeari uko egin dio, hori lortzeko "hainbat bitartekari lanean egon arren". Musa Abu Marzuk Hamaseko Batzorde Politikoko presidenteordeak aitortu duenez, "su-etenarako dei anitz daude baina ez dut uste laster lortuko dugunik". Gainera, erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Israeli. Anonymousen eraso berriaAnonymous 'hacker' taldeak Israelgo hainbat webguneei eraso die, Gazako Zerrendan Israelgo Armadak egindako bonbardaketari gaitzespena erakusteko. #OpIsrael hashtagen bitartez, Israelgo hainbat webguneen aurkako erasoaren aldeko deia egin du sare sozialetan."Israel, zure datu-basea gurea da", adierazi du Anonymousek Twitterren bidez. Israelgo Gobernuko webgunea blokeatuta utzi dute minutu batzuk. Eraso hauek "Palestinako herriaren eskubideak defendatzea" dute helburu, Anonymousen arabera.75.000 erreserbistaIsraelek 75.000 erreserbista mobilizatzea onartu du, eta Gaza lurretik inbaditzeko lehen urrats izan liteke. Herrialde horretako Armada asteazkenetik ari da Gaza bonbardatzen, eta dagoeneko 38 palestinar hil ditu.Hamaseko kideetatik urrun egoteko ohartaraziz, SMS mezuak bidali dizkie Israelgo armadak Gazako Zerrendan bizi diren 12.000 palestinarri, Hamaseko kideak Israelgo armadaren jomuga izan daitezkeelako.Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak azaldu duenez, erreserbistak deitzeak "edozein" gertakizuni aurre egiteko "prest" egotea du helburu.Beny Gantz Estatu Nagusiko buruak argi berdea eman dio Armadari lurreko inbasioa prestatzen hasteko. Eli Yishai Barne ministroa bide beretik ibili da, eta inbasioa "aukera bat" dela baieztatu du.2008ko amaieran eta 2009ko hasieran Israelek Gaza inbaditu zuenean, 1.400 palestinar hil zituen, gehienak, zibilak.39 palestinar hil dituzteOstiral honetan, Hamaseko buruzagietako bat eta beste hiru palestinar hil ditu Israelgo armadak eta bart beste bederatzi lagun hil ditu. Era honetan, dagoeneko 39 dira asteazkenetik hildako palestinarrak, horietatik 11 gutxienez zibilak. Zaurituak 250 dira.Misila eta sirena hotsak JerusalenenGazatik jaurtikitako misil bat Jerusalemen erori da gaur, azken 40 urteotan estreinakoz. Aurretik, Hegazkinen kontrako sirena entzun da hirian, 1991ko Golkoko Gerraz geroztik, lehen aldiz. Hamasen aldetik abioi militar bat suntsitu izana gezurtatu du IsraelekIsraelgo Armadak Hamasen beso armatuak, Azedin Al Kaseemeko Brigadek, Gazako zerrendaren gaineko zeruen zegoen hegazkinetako bat suntsitu izana ukatu du, miliziek azaldu dutenez. Ban ''laster'' izango da Ekiarde Hurbilean, indarkeriak gora egin duelako Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “laster” izango da Ekialde Hurbilean, Gazako zerrendan eta Israel hegoaldean indarkeriak gora egin duelako, israeldarren azkeneko eraso militarraren ostean. Martin Nesirky NBEko bozeramaileak ez du datarik zehaztu, ezta zein leku bisitatuko dituen esan, baina Banek nazioarteko buruekin harremanetan jarraitzen duela nabarmendu du, barealdia eta euskarria eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Palestina gaur Ekialde Hurbila gaur Hamas albisteak