Politika -

Ultimatuma Barcinari

Barcina: 'Maiatzean hauteskundeak deitzeko aukera asko dago'

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen hitzetan, datorren maiatzean hauteskundeak deitzeko aukera "asko" daude, atzo PSNk zentsura-mozioa aurkeztuko duela iragarri ondoren.

Barcinak hauteskundeak izateko aukera asko ikusten du

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen hitzetan, datorren maiatzean hauteskundeak deitzeko aukerak "asko" dira, atzo PSNk zentsura-mozioa aurkeztuko duela iragarri ondoren.

UPNren Batzorde Exekutiboak bilera egin zuen atzo, Goicoechearen kontrako salaketek piztutako polemika eta PSNren arratsaldeko agerraldia aztertzeko. Salaketak frogatuz gero Barcinak dimisioa eman eta hauteskundeak deitzen ez baditu, zentsura-mozioa aurkeztuko dutela esan dute Nafarroako sozialistek.

Barcinak azaldu zuenez, alderdiko zuzendaritzak "babes eta konfiantza osoa" helarazi dio Goicoecheari, eta kontseilaria "faltsukeria eta akusazio kanpaina lotsagarria" jasaten ari dela salatu zuen.

Gaur, osoko bilkura hasi aurretik, UPN Nafarroako Gobernutik botatzeko eta euren estrategia politikoa "justifikatzeko" estrategia martxan jartzea egotzi die Barcinak sozialistei. "Harrituta nago, orain urtebete zentsura-mozio batekin noraino iritsi zitezkeen argi zeukaten, baina orain norabidea aldatu dute, PSNko idazkari nagusiak aginduta", adierazi du.

PSNren helburu nagusia UPN Gobernutik "kentzea" dela salatu du Barcinak. "Bildurekin akordioa sinatu nahi badute, egin dezatela zuzenean".

Lourdes Goicoechea presidenteordearekin konfiantza duen galdetuta, Barcinak esan du akusazio bat egiten denean "aurretik frogak" aurkeztu behar direla. "Nik ez dut frogarik ikusi eta, horrenbestez, Lourdes Goicoechearengan uste osoa izaten jarraituko dut". "Akusazioa aurkeztu dutenen aurka salaketa jarri du Goicoecheak berak", gogoratu du.

Horren harian, kazetariei zuzendu zaie eta faltsukeria bat egoztea "oso erraza" litzatekeela esan du. "Zuek zuen lanpostua utziko zenukete, errugabeak izanda?", galdetu die. Frogarik gabeko epaiketak ez egiteko eskatu die hedabideei, eta egia osoa jakin nahi duen "lehenengo pertsona" bera dela azpimarratu du. Amaitzeko, UPN Espainiako "alderdi demokratikoena" dela nabarmendu du, "afiliatu bakoitzak boto bat eman dezakeelako eta lau urtean behin hauteskunde primarioak egiten ditugulako". "UPN lurralde hau defendatu duen alderdia izan da beti, eta hala izaten jarraituko du", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea