Politika -

Isabel Carrascoren hilketa

Carrasco 'gorroto pertsonalagatik' hil zuela onartu du atxilotu batek

Maria Montserrat Gonzalez 55 urteko emakumeak esan du "gorroto pertsonalengatik" hil zuela Leongo Aldundiko presidentea. Gonzalez beste atxilotuaren ama da.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Amak hilketa bere gain hartu du eta mendekuz izan da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Montserrat Gonzalez Fernandezek, Isabel Carrasco Leongo Aldundiko presidentearen hilketagatik atxilotutako emakumeak, aitortu egin du berak hil zuela politikaria, eta "gorroto pertsonalagatik" egin zuela.

Gonzalez Fernandez atxilotutako beste emakumearen ama da, eta atzo Poliziari adierazi zionez, alabari eman zion tratu txarragatik (Aldunditik kaleratu zuen) mendekua hartu nahi zuen, eta horregatik hil zuen Carrasco.

Poliziaren aurrean egindako deklarazioaren arabera, emakumeak bi urte eman ditu Carrascoren hilketa prestatzen eta Leongo presidentea askotan zelatatu zuela onartu du.Heriotza egin aurretik, baliabideak behar zituela esan dio Poliziari: merkatu beltzean pistola bat izan arte ez zuen egin nahi. Bai Carrasco hiltzeko erabili zuen pistola eta baita Montserrat Triana bere alabaren etxean aurkitutako bigarren arma ere Estatuko iparraldeko hiri batean erositakoak zirela nabarmendu du.

Hasiera batean, ama-alabek uko egin zioten Poliziaren aurrean deklaratzeari, baina bart etsi egin dute eta egia esan omen diote Poliziari.

Gonzalez Fernandezek azaldu zuenez, mendekua hartzeko hil zuen Carrasco, 2011n alaba Aldunditik kaleratu zutelako.

Udaltzain batek entregatu zuen hilketan ustez erabili zen arma, atxilotuetako batek poltsa batean sartuta eman omen ziona.

Gainera, Poliziak egindako miaketetan, alabaren etxean beste pistola bat eta kilo eta erdi marihuana aurkitu zituzten.

Bien bitartean, atxilotuetako horien senar eta aitak, Pablo Antonio Martinez inspektore buruak, kargua utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak azken ordukoa Espainia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Erailketak albisteak