Politika -

Presoak

Sare: 'Sakabanaketa salatzearekin ez ditugu biktimak mespretxatzen'

Plataformaren hitzetan, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria kenduta, sakabanaketa politika salatzearekin biktimak "gutxiesten" direla "uste duenik ez dago".

Joseba Azkarraga eta Asun Landa Sare plataformaren bozeramaileak Bilbon. Argazkia: EFE
Joseba Azkarraga eta Asun Landa Sare plataformaren bozeramaileak Bilbon. Argazkia: EFE
Joseba Azkarraga eta Asun Landa Sare plataformaren bozeramaileak Bilbon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare plataformak ziurtatu duenez, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkaria kenduta, sakabanaketa politika salatzearekin biktimak "gutxiesten edo mespretxatzen" direla "uste duenik ez dago". "Legeak betetzea" eskatzen ari direla azaldu du Sarek.

Horregatik, "oinarri objektiborik ez duten usteetan babestuz" irailaren 20ko ekitaldia debekatzeko eskatzea gaitzetsi du plataformak, "gizarte demokratiko batekin zerikusirik ez duelako".

Joseba Azkarraga eta Asun Landa Sareko bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute Bilbon. Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak Estatuko Abokatutzari helegitea aurkezteko eskatzea deitoratu dute, Bilboko Udalak Bilbao Arena pabiloia erabiltzeko baimenik ez emateko saiakerak "porrot" egin eta gero.

Hala ere, Justiziak helegitea onartuko ez duenaren itxaropena du Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohiak. Horregatik, "B egitasmorik ez" dagoela adierazi du. "Garai berrietarako errezeta zaharrek ez dute balio", gaineratu du.

Zentzu horretan, "gure elkarbizitzan zerbait oker dago pertsona guztien eskubideak, baita presoenak ere, errespetatu eta defendatu behar direla azaltzea beharrezkoa denean", esan du. Sareren ahotan, Bilboko ekitaldia debekatzea eskatzea "erabat arbuiagarria" da.

Testuinguru horretan, "ideologia bata edo beste izan" irailaren 20ko ekimenean parte hartzeko deia egin die herritarrei, "presoen eskubideen alde eta konponbidearen bidean euren ekarpen txikia egiteko".

Etxeraten babesa

Bestalde, Sarek deitutako ekitaldia "sakabanaketak suposatzen duen giza eskubideen urraketaren harresia botatzeko hitzordua" dela azpimarratu du Etxerat presoen senitartekoen elkarteak.

"Koloreen gainetik" dagoen hitzordua dela uste du Etxeratek. Horregatik, ekitaldian parte hartuko duela baieztatu du elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak