Politika -

Donostia

Semper, Abortuaren Legeaz: 'Gobernu on batek badaki esanak zuzentzen'

Gipuzkoako PPren presidenteak onartu du gai honek "barne polemika" eta "eztabaida" piztu duela PPn, "logikoa denez".

Semper: 'Gobernu on bat, errektifikatzen dakiena da'

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak ziurtatu duenez, “dirudienez” Gobernu zentralak Abortuaren Legearen erreforma "ez bultzatzearen alde" egin du, eta pozik azaldu da "Gobernu on bat esanak zuzentzen dakiena" delako.

Semperrek Belaunaldi Berrien bilera bateko itxierako hitzaldia egin du, eta bertan esan duenez, Lege horren erreforma "gai korapilatsua" da, eta ziur dago denak ez datozela bat. Baina hori "osasungarria" dela uste du, "eztabaida" eragiten duelako.

Semperrek onartu du gai honek PPren barruan "polemika eta eztabaida piztu" duela, "logikoa denez". Bere alderdia ez da "sekta bat", gaineratu du, eta gai "konplikatua" izanda, faktore "indibidualak, kulturalak eta erlijiosoak nahasten" dira.

Espainiako Gobernuaren proiektuak "eztabaida publikoa eta nazio mailakoa ere" sortu zuela gogoratu du politikarik, eta "gaur, antza denez, Gobernu zentralak Abortuaren Legearen erreforma ez bultzatzea erabaki du, alderdi barruan zein gizartean ez onarpen handirik ez ilusiorik sortu ez duela ikusita", argitu du.

Testuinguru horretan, "XXI. mendeko gobernu zentzudunak, herritarren eskaerak aintzat hartzen dituztenak, erabakiak zuzentzen dakitenak dira”, esan du. “Alegia, herritarren nahiak zein diren dakitenak, eta pentsatzen dutena gorabehera, bere pentsamenduari uko egin barik, gizarteak eskatzen duen horretara moldatzen direnak".

Boja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak ziurtatu duenez, "antza denez" Gobernu zentralak Abortuaren Legea "ez onartzeko apustua" egin du, eta pozik azaldu da "Gobernu on bat zuzentzen dakiena" delako.

Semperrek bere alderdiko Belaunaldi Berrien bilera bateko itxierako hitzaldia egin du eta, bere esanetan, Lege horren erreforma "gai korapilatsua" da, baina hori "osasungarria" da "eztabaida" eragiten duelako.

Semperrek onartu du gai honek "barne polemika" eta "eztabaida" piztu duela PPn, "logikoa denez", bere alderdia ez delako "sekta bat" eta gai "konplikatua" izanda, faktore "indibidualak, kulturalak eta erlijiosoak nahasten" dira.

Politikariak gogorarazi duenez, Gobernu espainiarraren proiektuak ere bai "nazio mailan eztabaida publikoa" sortu zuen; "gaur, antza denez, Gobernu zentralak Abortuaren Legea ez onartzeko apustua egin du, alderdiaren barruan zein jendartean onarpen handia ez ilusiorik sortu ez duela ikusita".

Testuinguru horretan, "XXI. mendeko Gobernu zentzudunak, herritarren eskera aintzat hartzen dituztenak, erabakiak zuzentzen dakitenak dira, alegia, herritarren nahiak antzematen dakite eta pentsatzen dutena gorabehera, bere pentsamenduari uko egin barik, gizarteak eskatzen duenera moldatzen dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Alderdi Popularra