Politika -

Autogobernu ponentzia

Rabanera: 'Herritarrak gustura daude askotariko Espainia honetan'

Autogobernuaren berriztatzea aztertuko duen ponentzian, Eusko Legebiltzarrean, agerraldia egin du Ramon Rabanerak.

Rabanera: 'Herritarrak gustura daude autonomiarekin'

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusi ohiaren iritziz, euskal herritarrak “gustura” daude “askotariko Espainia baten barruan”, autonomia Estatuarekin, alegia.

Autogobernuaren berriztatzea aztertuko duen ponentzian, Eusko Legebiltzarrean, agerraldia egin du Ramon Rabanerak. Euskadik Estatuarekin duen egungo “harremana" aldakarrikatu du, "indarrean" dagoela azpimarratuz.

Hala ere, Estatuaren eta Euskadiren arteko hitzarmena “aldatu eta berriztatu” daitekeela onartu du, beti ere “indarrean dagoen legedia errespetatuz”.

Erreformak egiten hastea "arriskutsua" izan daitekeela ohartarazi du, “desegonkortasuna” sortuko lukeela argudiatuz.

Rabaneraren ustez, eskumenen arazoa ez dago "euskal herritarren kezken artean", inkestek erakusten duten bezala. Hala ere, alderdi politiko guztien “adostasuna” izango lukeen “erreforma” bat egitearen alde agertu da.

Erreforma horrek “eskumenen afera behingoz argitu beharko luke”, Estatuaren eta erkidegoen arteko afera, alegia.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak independentziaren alde egitea erabakiko balu, Arabak “bere etorkizuna erabakitzeko gaitasun eta askatasuna” izango lukeela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea